undefined

Bideoteka: Emakumezkoen Athletic Cluben debuta Europan (2003)

Bideoteka: Emakumezkoen Athletic Cluben debuta Europan (2003)

UEFA Women ‘s Champions Leagueko gure lehoien debuta berreskuratu dugu, Austriako SV Neulengbachen aurka 2 gol eta 0 irabazi zutenekoa

Atzera begiratu dugu Athleticentzat egun historiko bat izan zena gogoratzeko: 2003ko abuztuaren 21a, gure emakumezkoen lehen taldeak, Ligako lehen edizioan eskuratu ondoren, Europako txapelketan debuta egin zuen eguna.

Lehen parte hartze horren ondoren, lehoiek lau aldiz jokatu zuten UEFA Women ‘s Champions League: 2004-05, 2005-06, 2007-08 eta 2016-17an.

UEFA Women ‘s Champions Leagueko estreinako partidan, Athleticek 2 goleko aldeaz irabazi zion SV Neulengbach austriarrari, Irantzu eta Gurutzeren golei esker. Partida Santa Luzia zelaian jokatu zen, Gernikan, jarraitzaile zuri-gorri ugariren aurrean.

Athleticen taldea Dezembro portugaldarrak eta FFC Frankfurt alemaniarrak osatzen zuten. Azken honek lehenengo bukatu zuen sailkapen fasea eta gerora txapelketako txapeldunorde izan zen.

Hauek izan ziren partida hartako hamaikakoak:

Athletic Club: 1. Uguzne, 2. Uriagereka, 3. Vanessa, 4. L. Zabala, 6. Itziar, 8. Tzibi J., 11. Orueta, 14. Iraia, 17. Ibarra R., 19. Gurutze eta 20. Eba.
Ordezkoak: 25. Leguina, 5. Gaztelu, 7. Lexuri, 9. Belén, 10. J. Guarrotxena, 24. Irune M. eta 28. Irantzu.

SV Neulengbach: Alexandra, Susanne, Melanie, Silvia, Brigitt, Claudia, Gahleitner, Martina, Natascha, Silvia eta Maria.
Ordezkoak: 21. Reischer, 2. Brand, 6. Groebmer, 7. Kaspar, 9. Schaffer, 11. Bauer eta 15. Gratsch.