undefined

Kapitainaren eredua zabaltzera eman

Kapitainaren eredua zabaltzera eman

Dani eta Gurpegui, besokoa eraman duten bi ikurrek, Athleticen dauden behe mailetako kapitainei eman diete hitzaldia

Athletic Clubek baloreak dituzten futbolariak sortzeko lan egiten du Lezaman, hain berezia den erakunde bateko kide izatearen funtsari lotuta. Gure koloreak defendatzeak dakarren erantzukizunaz ari gara, aldagelan, zelaian eta zelaitik kanpo eredu izatea. Kapitainaren irudia garrantzitsua da gure behe mailetako taldeentzat eta besokoa eraman duten bi ikurrekin bildu ziren.

Daniel Ruiz-Bazanek ‘Dani’, goleatzaile nekaezina, Ligako azken tituluak irabazteko ohorea izan zuen. Carlos Gurpegui, benetako adibidea izan da ezbeharrak gainditzeko izan duen gaitasunetik, eta sekulako arrastoa utzi du klubean, bere ardura eta konpromisu zuri-gorriagatik. Nafarra, Superkopa irabazi zuen Bartzelonaren aurka, taldeko langileen, fisioterapeuten, medikuen, material arduradunen … errekonozimenduarekin geratu da.

Raul Loroño, Familien Arretarako arduraduna, eta David Rincon, Lezamako psikologoa, beheko mailetako kapitainekin batera aritu ziren solasaldi batean. Harrotasunaz, banderaz, funtzioez, laguntzaz eta errespetuaz mintzatu ziren. Eredua zabaltzera eman behar da.