undefined

‘Athletic gu gara ‘, erronka desberdinak Lezamatik

‘Athletic gu gara ‘, erronka desberdinak Lezamatik

Klubeko teknikariek, beraien etxeetatik, baloiarekin egindako erronka batzuk bidali dizkiete beheko mailetako gure jokalari eta jarraitzaileei

Lezamako teknikariek baloiarekin egindako erronka batzuk prestatu dituzte euren etxeetatik gure jokalari zuri-gorri gazteentzat, eta nola ez, gure jarraitzaileentzat. ‘Athletic gu gara ekimenak, etxean egon beharreko ordu “luzeak” dinamizatu nahi ditu eta, aldi berean, hanbeste maite dugun gure futbolaren praktika bultzatu. Hori bai, kontuz etxeko tresnekin. Urrundu ditzagun pitxerrak, ispiluak eta koadroak, familiari disgusturik ez emateko.

Joseba Etxeberria eta Iraia Iturregi, zuri-gorrien filialetako entrenatzaileak, ekimen dibertigarri honetan parte hartzen duten hamabost teknikarietako bi baino ez dira. Ekimenak, gure baloi maitearekin kontaktua ez galtzeko eta burua lantzeko balio duela erakusten du. Gozatzera!

#ChallengeLezama erronkan hurrengoek parte hartu dute:

Andoni Bombín: Entrenamendu metodologia
Ander Lafuente: Aliron 2009 entr.
Jon Kareaga: San Mames 2008 entr.
Eneko Anparán: San Mames 2007 2. entr.
Iraia Iturregi: Emakumezkoena B ent.
Alex Torrado: San Mames 2009 2. entr.
Gorka Azkorra : Aliron 2007 2. entr.
Iñaki Lafuente: LV Kadete atezainen ent.
Aitziber Juaristi: Emakumezkoena C ent.
Imanol de la Sota: DH Gazteen entr.
Jon Solaun: LN Gazteen entr.
Joseba Lertxundi: Kimua Aliron 2008 entr.
Amaia Olabarrieta: Haurrak Emakumezkoen entr.
Unai Rodriguez: Haurrak Alirón 2006 2. entr,
Joseba Nuñez: Haurrak San Mames 2007 entr.
Jose Manuel Moreno: LN Gazteen 2. entr.
Oskar Alkorta: Haurrak San Mamés 2006 entr.
Joseba Etxeberria: Bilbao Athletic entr.
Markel Goikoetxea: Kimua San Mamés 2008 2. entr.