undefined

Bilbo-Glasgow konexioa

Bilbo-Glasgow konexioa

Gaurko egun batez, Celticek lehen aldiz bisitatu zuen San Mames; iaz, Billy McNeilli One Club Man saria eman ondoren, bi taldeen harremana sendotu zen

Duela 9 urteko martxoaren 26an, Celtic de Glasgowk Katedrala bisitatu zuen lehen aldiz, Bizkaiko futbolaren aldeko lagunarteko partida batean.

Emaitza  (hutsean berdinketa) gutxienekoa izan zen ikusmin handia piztu zuen partida batean. Norgehiagokaren bezperan, jarraitzaile ugari hurbildu ziren Lezamara Glasgowko taldea entrenatzen ikusteko. Neil Lennon talde eskoziarraren orduko entrenatzaileak nabarmendu zuen bezala, Athleticekin antzekotasun asko dituen taldea da Celtic: “Biak dira antzeko filosofia duten klubak, tradizioa eta historia luzea dituztenak”.

Biharamunean, larunbata, 32.000 ikusle baino gehiago bildu ziren San Mamesen. Pichichiren bustoari lore eskaintza egin ondoren, Katedrala lehen aldiz bisitatzen duen talde ororentzat tradizioak agintzen duen bezala, Celticen aurkako neurketak irudi ederrak utzi zituen Katedraleko harmailetan, jai giroan.

Billy McNeill, One Club Man
Bi kluben arteko harremana are gehiago estutu zen iaz, Athleticen azken One Club Man saria Celtic de Glasgow taldeko Billy McNeill jokalari historikoari eman baitzioten.

Hilabeteak zeramatzan gaixo, eta 2019ko apirilaren 22an hil zen, saria jakinarazi eta egun batzuetara. Beraz, McNeillek ezin izan zuen garaikurra jaso. Jose Angel Iribar buru zuen Athletic Clubeko ordezkaritza bat Glasgowra joan zen apirilaren 18an, Martin Mcneilli, Billyren seme gazteari, bere aitaren One Club Man Award saria emateko.

Eta 2019ko maiatzaren 12an, igandea, San Mamesen, Athletic Club eta Celta de Vigoren arteko partidaren atsedenaldian, Susan bere alabak eta John Clarkek, Celticaren defentsan McNeillen taldekide izandakoak, saria jaso zuten berriro, Billyk, zerutik, Katedralean bildutako 42.000 ikusleen txaloak jaso zitzan.