Athletic Club - Celtic FC

Athletic Club - Celtic FC

Athletic Club
Athletic Club
00
Celtic FC
Celtic FC

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Athletic Club-Celtic FC: Hutsean amaitu da

Athletic Clubek eta Celtic FCk husnako berdinketarekin amaitu dute partida Bizkaiko futbolaren alde San Mamesen…

Athletic Club

Athletic Clubek eta Celtic FCk husnako berdinketarekin amaitu dute partida Bizkaiko futbolaren alde San Mamesen jokatu den partida giro paregabean. Lehiari gola baino ez zaio falta, baina aukerak egon dira. Athletic Diaz de Ceriok eta Gurpegik lehen aukerak izan dituzte, baina gauzatu barik. Celticenak garbiagoak izan dira. Raulek geldiketa bikaina egin dio Cha Du-riri 27garren minutuan eta ondoren Murphyk kanpora jaurti du.

Kanpora, baina aulkitik Neil Lennon bidali du Iturraldek 33. minutuan. Ostean Murphyk buruz gertutik errematatu du eta Raulek geldiketa bikaina egin du. Iturraspek kanpora jaurti atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatian aldaketa gutxi egon direnez erritmoa mantendu da. Lehen abagunea 56garrenean heldu da, De Ceriok txilenaz errematatu duenean, baina atzelari batek urrundu du eta ondoren gauza bera gertatu da Orbaizen jaurtiketarekin. Hogeita bosgarrenean Guarrotxena gazteak gutxigatik kanpora jaurti du areaz kanpotik; Stokesek boleaz gutxigatik kanpora ere bikain errematatu du eta gauza bera egin du Guarrotxenak 80garrenean, baina ia zelai erditik baloia loratu duenean. Iturraspek boleaz kanpora jaurti du luzapenean eta horrela amaitu da norgehiagoka, hori bai lesionaturik gabe eta helburua, Bizkaiko futbola laguntzea, beteta.

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatu du: Raul; Ekiza, Ocio, Amorebieta, Castillo; Gurpegi, Orbaiz, Iturraspe, Gabilondo; Susaeta eta Diaz de Cerio. Aulkian, Iraizoz; Koikili, Balenziaga, Guarrotxena eta Cerrajeria.

Celtic FC-k honako hamaikakoa zelairatu du: Zaluska; Markus Fraser, Glenn Loovens, Charlie Mulgrew, Joe Chalmers; John Herron, Ryan Conroy, Cha Du Ri, Anthony Stokes; Reddie Ljungberg eta Daryl Murphy. Aulkian Cervi, Jones, Spence, Lowdon eta Watt egongo dira.

Epailea Iturralde Gonzalez izan da eta laguntzaileak Diaz eta Nuñez. Neil Lennon entrenatzailea kanporatu du 33garren minutuan.

Athletic Clubeko jokalariek besoko beltza eraman dute Txutxi Arangurenen omenez.