undefined

Raul Garcia, #Etxetik

Raul Garcia, #Etxetik

Bidali zure galdera gure erdilariarentzat bihar gure kanal ofizialetan eskainiko duen prentsaurreko birtualean erantzuteko

Oraingoan, gure prentsaurreko birtualean protagonista izateko txanda Raul Garciarentzat da (Iñaki Williams, Yuri Berchiche eta Ainhoa Tirapuren kasuen ondoren). Jende ugarirekin eta batera ekitaldiak egitea ezinezkoa denez, Athletic Clubek prentsaurreko birtualak egiten jarraitzen du, eta, oraingo honetan, futbolari nafarra izango da komunikabideek eta zale zurigorriek gure sare sozialen bidez bidaltzen dituzten galderei erantzungo diena.

Parte hartzeko, Twitterreko, Facebookeko eta Instagrameko gure kanal ofizialetan utz dezakezu zure galdera.

Raul Garciaren erantzunak bihar, larunbata, argitaratuko dira gure webgune ofizialean eta klubeko sare sozial ofizialetan.