undefined

Zortzi urte Gelsenkircheneko garaipenetik

Zortzi urte Gelsenkircheneko garaipenetik

2012ko martxoaren 29an Athletic Clubek 2-4 irabazi zion Schalke 04 taldeari Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partidan

Hain zoriontsu egin gintuen 2011/12 denboraldian, orain dela zortzi urte, 2012ko martxoaren 29an, Marcelo Bielsak zuzentzen zuen taldeak Gelsenkirchenen Veltins Arena irabazi zuen, Schalke 04 alemaniarrari 2-4 irabazita UEFA Europa Leagueko final-laurdenetako joaneko partidan.

20. minutuan Llorentek egindako golarekin hasi zen partida, eta etxekoek erantzun bikaina eman zioten Raulen golari esker. Aurrelari espainiarraren beste gol bati esker aurretik jarri ziren alemaniarrak. Athleticen erasoko joko boladak bere saria izan zuen 19 minututan 3 gol sartu baitzituzten zuri-gorriek (Llorente 74.ean, De Marcos 81.ean eta Muniain 93.ean) 2-4koa ezartzeko.

Itzulerako norgehiagoka zirraragarria izan zen berriro. Apirilaren 5ean San Mamesen lortutako 2-2koa Athletic Clubek finalerdiak jokatzeko sailkatu zuen.

*Argazkia: UEFA