Aritz Aduriz, #Etxetik
Bidali zure galdera gure aurrelariarentzat, asteazkenean gure kanal ofizialetan eskainiko duen prentsaurreko birtualean erantzuteko
Oraingoan, gure prentsaurreko birtualean protagonista izateko txanda Aritz Adurizentzat da (Iñaki Williams, Yuri Berchiche, Raul Garcia eta Ainhoa Tirapuren kasuen ondoren). Jende ugarirekin eta batera ekitaldiak egitea ezinezkoa denez, Athletic Clubek prentsaurreko birtualak egiten jarraituko du, eta, oraingo honetan, Donostiako aurrelaria izango da komunikabideek eta zale zuri-gorriek gure sare sozialen bidez bidaltzen dituzten galderei erantzungo diena.
Parte hartzeko, Twitterreko, Facebookeko eta Instagrameko gure kanal ofizialetan utz dezakezu zure galdera.
Aritz Adurizen erantzunak, bideo baten bitartez, asteazkenean argitaratuko dira gure webgune ofizialean eta klubeko sare sozial ofizialetan.