undefined

Marraztu zure #EtorkizunZurigorria

Marraztu zure #EtorkizunZurigorria

Athletic Clubek, Aterpe programaren bidez, marrazki-lehiaketa bat abiarazi du, haurrek familian marraztu dezaten nola irudikatzen duten normaltasunera itzultzea

Nahitaezko berrogeialdiko denbora hau dela eta, jolas-jarduerak egiteko beharra dago etxean dauden haurrentzat. Familientzako jarduerak sustatzea beharrezkoa da eta, horregatik, gure kluba motibazio gehigarria izan daiteke.

Horregatik, Haurren Babeserako gure Aterpe programak marrazki-lehiaketa bat asmatu du, haurren irudimena hegan egiteko hain salbuespenezko une hauetan.

#EtorkizunZurigorria marrazki lehiaketak eszenatoki dibertigarri bat planteatzen die haurrei, gai honen inguruan dituzten ideiak irudikatu ditzaten:

  • Zer da egingo dudan lehenengo gauza hau guztia amaitzen denean, eta berriro kalera irten naitekeenean?
  • Zer ikasi dut eta zer aldatuko dut egoera hau amaitzen denean?

Baldintza bakarra marrazki guztiek Athleticekin zerikusia duen elementuren bat izatea da (koloreak, jokalariak, oroitzapenak, objektuak, tokiak …). Marrazkiarekin batera hitz edo esaldiren bat sar daiteke.

Lehiaketa 14 urtetik beherako guztientzat dago zabalik (marrazki bat bakarrik parte-hartzaile bakoitzeko), eta edozein tresnarekin egindako lanak bidal daitezke (temperak, akuarelak, argizariak, koloretako arkatzak…), gaurtik hasita apirilaren 6ra arte.

Parte hartzaile guztien artean egun horretan bertan Athletic Clubek San Mamesen jokatuko duen hurrengo partidarako sarrera hirukoitza zozkatuko da.

Anima zaitez, zure zain gaude!

Gurasoentzako informazioa:

  • Garrantzitsua da zuen seme-alabak motibatu eta laguntzea marrazkia egiten. Aholkua eman, gomendatu, baina garrantzitsuena beraiek egitea da. Sormena eta sorkuntzarako askatasuna oso garrantzitsua da.
  • Bidali proposamenak posta elektronikoz [email protected] helbidera, haurraren izenaren eta adinaren ondoan.
  • Marrazkien irudiak modu iraunkorrean lagako zaizkio klubari, bere kanal ofizialetan edo irudi-kanpainetan erabil ditzan, eta aldatu eta publizitate-euskarrietara egokitzeko aukera izango du.