Thinking Football-eko bitxiak (I): ‘Les Rebelles du Foot’
Thinking Football-eko bitxiak (I): ‘Les Rebelles du Foot’
“Les Rebelles du Foot/Futbolaren erreboltariak” Thinking Football zinemaldiaren zazpi edizioetan erakutsitako bitxien artean gomendatutako lehen filma da
“Les Rebelles du Foot” (2012) filmak, Giles Rofek eta Gilles Perezek zuzendua, gaur hasiko dugun atal bat inauguratuko du, Thinking Football Film Festivalen zazpi edizioetan erakutsitako bitxi zinematografikoei dedikatua. Zinemaldiaren lehen edizioan, 2013an, Alemania, Suedia, Argentina, Uruguai, AEB edo Ukraina bezalako herrialdeetatik etorritako hamabi film proiektatu ziren, eta ” Les Rebelles du Foot ” filmak Publikoaren Saria jaso zuen.
ARTE Frantziako kate ospetsuak ekoiztuta, eta Eric Cantona karismadunak aurkeztuta, “Futbolaren erreboltariak” pelikulan bakoitza bere herrialdeetan agertu duten iritzi sozial eta politikoa azaltzeagatik aipagarri ziren zenbait futbolariren bizitzari gainbegiratua egiten zaio bost pasartetan. Didier Drogba, Carlos Caszely, Rachid Mekhloufi, Predrag Pasic eta Socrates mitikoaren adibideak aldarrikatzen dira. Filmak bigarren zati bat izan zuen, “Futbolaren erreboltariak 2” (2014) izenekoa, 2015eko Thinking Football* edizioan erakutsi zena. Youtuben eskuragarri dauden bi atal aukeratu ditugu sail zinematografiko hau irekitzeko.
Lehena Carlos Caszelyri eskainia dago, Txilen diktadura militarraren aurka borrokatu zen futbolariari. Caszelyk Levante UD eta RCD Espanyolen jokatu zuen, eta historiako futbolari txiletar onenetako bat eta Colo-Colo klubeko erreferente eta idoloetako bat da. “Futbolaren errebolatariak” filmeko bere kapitulua da hau. IKUSI
TRAILERRA
Bigarren atala Alfonsinho (Alfonso Celso Garcia Reis) futbolari brasildarrari buruzkoa da. Alfonsinho izan zen futbolarien gizarte eskubideen alde lan egin zuen lehen futbol jokalaria, indarrean zegoen kontraturik ez bazuten taldez aldatzeko zuten eskubidearen alde borrokatuz. Futbol jokalari izateaz gain mediku psikiatra ere bada, eta borrokoa sozialaren eta Brasilgo diktadura militarraren aurkako borrokan ikur bilakatu zen. Hori guztia jasota gelditu zen Gilberto Gilen “Meio de campo” abestian eta Oswaldo Caldeiraren “Passe Livre” filman. 2016ko zinemaldian izan zen gurekin. Bere kapitulua HEMEN ikus daiteke
TRAILERRA
* “Futbolaren erreboltariak 2” honako hauen istorioak biltzen ditu: Honey Thaljieh (Palestinako emakumezko talde nazioanalaren sortzailea), Claudio Tamburrini (Lanuseko atezaina, Videlaren Argentinako diktaduran atxilotua eta torturatua, Mansión Sere tortura zentrotik ihes egin zuena), Cristiano Lucarelli (Italiako Calcioan azken urteetan ezkerreko erreferentzia), Alfonsinho (futbolarien lan eskubideen aldeko borrokan munduko aitzindaria) eta Saturnino Navazo (Mauthausengo konzentrazio eremuko preso errepublikarra, presoen arteko futbol txapelketa antolatu zuen bertan).