
Kluba |
Apaindu zure Instagram-a filtro zuri-gorriekin
Apaindu zure Instagram-a filtro zuri-gorriekin
LaLigak sortutako tresna berriak beste Athleticzaleekin partekatzeko Stories pertsonalizatuak sortzeko aukera ematen du
Athleticeko zaletuek filtro zuri-gorriak erabil ditzakete Instagram-en beraien argitalpenak apaintzeko. LaLiga osatzen duten klub guztientzat balio duen ekintza honek, norberaren argazki bat lortzeko aukera ematen du, Athleticen bufanda jantzita, bakoitzaren aurpegia klubaren koloreekin margoztuta agertzen delarik erabiltzailearen mugikorreko pantailan.
Aktibatze ezberdin eta dibertigarri honen bidez, bere “story” zuri-gorri pertsonalizatua nola sortzen den ikusiko du erabiltzaileak, jarraitzaile zurigorri guztiekin batera partekatu ahal izango duen argitalpen batean.