

Ken Loach zine zuzendari ospetsuak (Nuneaton, 1936) “Looking for Eric” (“Ericen bila”) filma zuzendu zuen 2009an. Urte hartan Cannesen Epaimahai Ekumenikoaren saria jaso zuen eta futbolaren inguruan inoiz egindako filmik onenetakoa zela iritzi zion kritikak. Ohiko kolaboratzailea den Paul Lavertyk idatzi zuen gizatasunez betetako komedia horren gidoia. Futbola da gai nagusia, dudarik gabe, baina film osoa zinemaren harribitxi bat ere bada. 2014ko Thinking Football edizioan eman zen, ekitaldi berezi moduan. Edizio hartan “Next goal wins” britaniar pelikula izan zen irabazle (Mike Brett eta Steve Jamison, 2014).
Eric Cantona futbolari ohi frantsesak “Los rebeldes del fútbol” dokumentala aurkeztu zuen, 2013ko Thinking Football edizioaren Publikoaren Sariaren irabazlea, baina “Looking for Eric” filmean harago joan zen eta bere burua interpretatu zuen, krisi sasoian laguntasunak duen garrantziaz hitz egiten duen fikziozko film honetan.
Ken Loach mundu osoko zine zuzendaririk arrakastatsuenetako bat da. Hogeita hamar film baino gehiago egin ditu, eta izendapen eta sari ugari jaso ditu –azken Zinemaldian, “Sorry, we missed you” (2019) filmak Publikoaren Saria jaso zuen–; horien artean, Canneseko Urrezko bi Sari “Yo, Daniel Blake” (2016) eta “El viento que agita la cebada” (2006) lanengatik. Bere pelikula batzuk oso ospetsuak izan dira, hala nola “Agenda Oculta” (1990), “Riff-Raff” (1990), “Lloviendo piedras” (1993), edo “Ladybird Ladybird” (1994). Futbolaren inguruko erreferentziak ugariak dira bere lanen artean, bereziki, honako filmetan: “Kes” (1969), “Mi nombre es Joe” (1998) eta, noski, gure gaurko gomendioan: “Looking for Eric” (2009).
? Ikusgai:


Bihotz zuri-gorria Araban
Kluba
Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia


Umeen sarrerak Getafe C.F. neurketarako
Kluba
Haurrentzako sarrerei buruzko informazio Getafe C.F. taldearen aurkako norgehiagokarako


Club Athletic: esperientzia paregabea San Mamesen UD Almeriaren aurka
Kluba
11 ume gure jokalariekin batera irten ahal izango dira zelaira eta ondoren partidaz gozatu ahal izango dute senide batekin Katedraleko Skyboxetatik


Mikel Vesgak peña zuri-gorria estreinatu du etxean
Kluba
Erdilariaren senideek eta lagunek bilgune berri bat ireki dute Gasteizeko erdigunean


èggo, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeko babesle berria
Emakumezkoena
2013tik Espainian dagoen Belgikako sukalde-enpresak bat egin du Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen proiektu bereizgarriarekin


Club Athletic: Getafe CF taldearen aurka argazkia hamaikakoarekin
Kluba
Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia ateratzeko sarituak izan diren kideen kodean


Umeen sarrerak Getafe CF taldearen kontra
Bazkideen Txokoa
San Mamesen jokatuko den LaLigako neurketarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa


Athletic Club - UD Almeria neurketarako sarreren salmenta
Lehen taldea
Urriaren 6an, ostirala, 21:00etan, San Mamesen jokatuko den partidarako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat


Egungo San Mamesek 10 urte bete ditu
Kluba
Hamarkada bat bete da Katedral berrituan lehen partidua jokatu zenetik


Julian Lopez aktorea, 125. urteurreneko iraileko enbaxadorea
125 urteurrena
Jarraitzaile zuri-gorri sutsua umetatik, Cuencan jaio zen aktorak oroigarria jasoko du bihar San Mameseko palkoan