undefined

Ainhoa Moraza, #Etxetik

Ainhoa Moraza, #Etxetik

Bidali orain zure galdera gure atzelariarentzat, bihar gure kanal ofizialetan eskainiko dugun prentsaurreko birtualean erantzuteko

Ainhoa Tirapuri buruz apur bat gehiago jakin ondoren, bihar emakumezkoen lehen taldeko beste Ainhoa baten txanda izango da (hiru dira: Tirapu, Moraza eta Álvarez). Atzelariak duela gutxi debuta egin du Espainiako selekzioarekin, eta prest dago agerraldi birtual batean komunikabideen galderei eta zale zurigorriek gure sare sozialen bidez bidaltzen dituzten kontuei erantzuteko.

Parte hartzeko, Twitterreko, Facebookeko eta Instagrameko gure kanal ofizialetan utz dezakezu zure galdera.

Ainhoaren erantzunak bihar, bideo baten bitartez, asteazkenean argitaratuko dira gure webgune ofizialean eta klubeko sare sozial ofizialetan.