undefined

Euskal taldeen esker ona osasun-zerbitzuei

Euskal taldeen esker ona osasun-zerbitzuei

Lehen Mailako gure klubetako futbolari eta teknikariek bideo hunkigarri batekin eskerrak eman nahi izan dizkiote gizarte osoari egindako ahaleginagatik

Eusko Jaurlaritzak egindako bideoan, euskal taldeetako jokalariek omenaldi txiki bat egin nahi izan diete COVID-19aren aurka gau eta egun eta modu zuzenean, borrokan ari diren pertsonei.

Horrela, futbolariek, astebururo jaso ohi duten babesa itzuli nahi izan dute, eta animoak eman nahi izan dizkiete orain partidarik garrantzitsuenean borrokan ari diren osasun-langile guztiei eta gainerako profesionalei.

Athletic Cluben aldetik, Aritz Adurizek eta Garazi Muruak taldekideen esker ona adierazten duen mezuari ahotsa eman diote. Reala, CA Osasuna, SD Eibar eta Deportivo Alaves ere batu izan dira ekimenera.

Bideoa:  Eusko Jaurlaritza