undefined

Jon Morcillo, Bigarren B Mailako gol onenetariko baten egilea

Jon Morcillo, Bigarren B Mailako gol onenetariko baten egilea

Bilbao Athleticeko jokalariaren gola kategoriako beste 15en aurka lehiatuko da, RFEFek gol onenaren bila antolatutako txapelketa batean

Jon Morcillo Bilbao Athleticeko jokalariak Tudelanoren aurka denboraldi honetako 5. jardunaldian (0-3) sartu zuen gola Bigarren B Mailako golik onenetariko bat bezala aukeratu du Espainiako Futbol Federazioak.

Morcillok bere zelaitik sartutako gola brontzezko kategorian sartutako beste 15 golekin lehiatzen da maila horretako gol onenaren bila. Twitterren duen kontu ofizialaren bidez, RFEFek binakako inkesta aurkezten du egunero, nahi duen orok horietako baten aldeko botoa eman dezan. Lehen kanporaketan, Morcilloren golak SCR Peña Deportivoko Pepe Bernal gainditu zuen.

Jon Morcillo Joseba Etxebarriak zuzentzen duen Bilbao Athleticen golegilerik onena da, jokatutako 28 jardunaldietan hamar gol sartuta. Bilbao Athletic bigarren da sailkapenean, Bigarren Mailara igotzeko play-offak jokatzeko txartela ematen dion postuan.