undefined

Erika Vázquez, poker erregina

Erika Vázquez, poker erregina

15 urte bete dira Erika Vazquezek lehenengoz lau gol sartu zituenetik partida batean; beste hirutan lortu zuen lau gol neurketa berean sartzea

Erika Vazquez da talde zuri-gorriko golegile nagusia 260 golekin. Athletic Clubekin bete dituen 15 denboraldietan lortutako zenbakiak ikaragarriak dira. Izan ere, zenbaki horietara iristeko kalitatea, gol grina eta anbizioa nahitaezkoak dira. Horregatik, iruindarrak ez du gol birekin edo hat-trick-ekin konformatu (14 lortu ditu). Erika Vazquezek beste lau alditan lau gol sartzea lortu du partida berean. Poker erregina da.

Gaur, hain zuzen ere, 15 urte bete dira zuri-gorri kamisetarekin debuta egin eta urtebetera lortu zuen lehenengotik. Pozuelon izan zen Athleticek Madrilgo taldeari sartu zion gol-kopuru handi hartan (0-5). Erdilari aurreratuak penaltiz sartu zuen partidaren lehenengoa eta beste hiru golak bigarren zatian. Gurutzek eman zion amaiera bikaina partidari.

2008-2009 denboraldian 32 gol sartu zituen ligan, pitxitxi eztabaidaezina izan zelarik. “19” zenbakidunak denboraldi horretan lau gol sartu zizkion Malagari Lezaman. 2011-2012 denboraldian, kapitain zuri-gorriak Llanos Olivenzari beste poker bikain bat ere egin zion. 2013-2014 denboraldian, Erikak gauza bera egin zion Levante La Planari Lezaman.

Zazpi gol partida batean

Lehoi emea historia egitetik eta Athleticekin 400 partida ofizialetara iristetik gertu dago (390 jokatu ditu), eta emakumezkoen taldearen historian gol gehien sartu dituena da, 260 golekin. Horri guztiari bere ekintza gogoangarririk handiena gehitu behar zaio. Ljubljanan jokatu zen partida batean eman zen, emakumezkoen UEFA Kopan. Erikak, orduan nazioartean aurrelaria, 7 gol sartu zizkion Maltako Birkirkarari.