undefined

Moraza: “Neure burua gehiago ezagutzen ari naiz”

Moraza: “Neure burua gehiago ezagutzen ari naiz”

Nazioarteko zuri-gorriak #Etxetik erantzun die kazetari eta zale zuri-gorriek sare sozialetan egindako galderei

Ainhoa Moraza futbolari lasaia da zelaietatik kanpo, eta horrek Covid-19k ezarritako konfinamendu egoera lasaitasun handiz eramatea ahalbidetzen dio. “Ez da erraza, gu gainera ohituta gaude taldean entrenatzen, eta etxean entrenatzea zaila da. Ahalik eta hobekien hartu behar da. Gainera, etxean egonda laguntzeko dugun modu bakarra da“, aitortzen du Athleticeko atzelariak. Bere etxean hainbeste denbora daramanez eta ohiko bizimodutik kanpo, bere burua gehiago ezagutzen ari dela aitortzen du Ainhoak. “Lehen asko kostatzen zitzaidan irakurtzen hastea, sukaldean ari naiz denbora igarotzen”, esan du irribarre batekin.

“Athleticera etortzea erabaki egokia izan zen”

Kazetariek eta zaleek sare sozialen bidez egindako galderen artean, bere iragan txuriurdina aipatzen duen baten bat egon da. Añorgakoak hiru denboraldi egin zituen Realean zuri-gorriz jantzi  baino lehen, 2016an, Athleticen jokatu zuen lehen urtean, Liga irabazi aurretik. “Nire inguruan txantxa asko egin zizkidaten hona etorri nintzenean. Nire lagun guztiak Realzaleak dira baina denek esaten zizkidaten gauzak txantxetan. Athleticera etortzea zen nahi nuena, eta erabaki egokia izan da”. Donostiarrak joan den azaroan berritu zuen kontratua 2022ko ekainera arte Bilboko klubarekin, eta Espainiako selekzio nagusiarekin egin zuen debuta “She Believes Cup” txapelketan, Estatu Batuetan, martxoaren 11n.

Prentsaurreko birtualean, Ainhoak gogoan du nola aukeratu behar izan zuen atletismoaren eta futbolaren artean 11 urterekin, bere maniak eta musika partida bat jokatu aurretik, eta jada emakumezkoen futbolean nola eragiten duen egoera ekonomikoak. “Ez da emakumezkoen futbolaren zerbait, gizarte osoaren zerbait da, eta hau jasaten ari diren guztiei agurra bidali nahi diet”, esan du hegaleko atzelariak. Morazak Coronavirusaren osasun krisi honetan lanean jarraitzen duten pertsona guztiei bere animoak bidaltzeko ez du aukera pasatzen utzi.