undefined

Garaipena luzapenean

Garaipena luzapenean

Athletic Clubek ligan azken arnasean sartutako golen errepasoa egin dugu

Athleticek Lezaman FC Bartzelonaren aurka irabazi zuenetik bost urte bete dira gaur. Erika Vazquez izan zen 94. minutuan berdinketa hautsi zuena. Ez Nekanek ez Yulemak ezin izan zuten, baina kapitainak aldaratze bikoitza jaso eta baloia sareen hondora bidali zuen harmailen gozamenerako.

Halaber, Nafarroako erdilari aurreratuak hiru puntuak eskuratu zituen ere Luis del Sol Kirol Hirian (Sevilla) urtebete geroago, azken minutuan maisutasunez egindako falta jaurtiketa batekin (2016-2017). Real Betisen aurkako partida 1-1ekoaz amaituko zela zirudien, baina Erikak beste behin erabaki zuen partida. Betiseko taldeak berriro zigorra jaso zuen partida amaitzear zegoela denboraldi horretan: Nekanek, Lezaman, berdinketa desegin zuen 91. minutuan, eta neurketa 3-2 amaitu zen. Leia Zarate, 2016-2017 denboraldian, bi aldiz “klaseko azkarrena” izan zen; hain zuzen ere, ez zion garaipenari ihes egiten utzi etxean Rayo Vallecanoren aurka, ez eta Levanteren aurka ere (3-2 irabazi zieten bietan). Aurrelari lezamatarrak 93.ean sartu zituen bi golak. 2016-2017ko denboraldian, Nekanek 92.ean egin zuen gola Badajozen Santa Teresaren aurka, markagailuan 2-1ekoa ezarriz.

Orain gutxi, Ane Azkonak amaiera bikaina eman zion partida zoro bati joan den denboraldian, EDF Logroñoren aurka. Dena 3-3ko emaitza ikusgarriarekin amaituko zela zirudienean, nafarrak atearen marra ondoan 4-3koa egin zuen Lezaman; 94. minutua zen.

Aurrekariak
Luzapenean garaipen bat lortzeko gola egin zuen lehen lehoia Iraia Iturregi izan zen; 2005ean, Lasesarren, Oviedo Modernoren aurkako partidan. Itziarrek 2006-2007 denboraldian arauzko denbora bete berri zenean gol bat sartu zion Lagunaki Barañainen. Vanesa Gimbert erdiko atzelariak penaltiz sartu zion gola Levante La Planari, 93. minutuan, 2013-2014 denboraldian.

Bideo honetan horietako batzuk dituzu ikusgai:

Gol guztiak:

2004-2005
17.J Athletic Club 1-0 Oviedo Moderno (Iraia Iturregi 94 ‘) (2005/01/30)

2006-2007
23.J Lagunak 0-1 Athletic Club (Itziar min 90 ‘) (2007/04/1)

2013-2014
22.J Levante L.P 0-1 Athletic Club (Vanesa Gimbert 93´ pen.) (2014/03/2)

2014-2015
26.J Athletic Club 1-0 Fc Bartzelona (Erika Vazquez 95 ‘) (2015/04/4)

2016-2017
4.J Betis 1-2 Athletic Club (Erika Vazquez 91 ‘) (2016/10/1)
19.J Athletic Club 3-2 Betis (Nekane 91 ‘) (2017/02/18)
24.J Athletic Club 3-2 Levante (Leia 93 ‘) (2017/04/01)
28.J Athletic Club 3-2 Rayo Vallecano (Leia 93 ‘) (2017/05/07)

2017-2018
1.J Santa Teresa 1-2 Athletic Club (Nekane 93 ‘) (2017/09/03)

2018-2019
23.J Athletic Club 4-3 EDF Logroño (Azkona 94) (2019/03/13)