undefined

Konfinamendua hobeto eramateko aholkuak

Konfinamendua hobeto eramateko aholkuak

David Rincon, Athleticeko psikologoak, berrogeialdia gainditzeko jarraibideak eman dizkigu

David Rincon, Athletic Clubeko Arreta Integraleko Departamentuko arduradunak, konfinamendua ahalik eta eramangarrien egiteko funtsezko ideiak partekatu nahi izan ditu gurekin. Profesionalak errutinen dibertsifikazioan jarri du arreta, baita gehiegizko informazioaren zaintzan ere.

Oinarrizko lehen aholku gisa, gehiegizko informazioa saihestea eta gezurretatik eta “fake news”etatik babestea proposatu digu, antsietatea sor baitezakete. Informazioa kontrastatu, eta soilik erabilgarria eta egiazkoa dela dakigunean partekatu.

Egunean zehar informazioa jasotzeko pare bat une finkatzea gomendatu digu, egun osoan zehar informazio bera jasotzen ez egoteko. Egunerokoarekin modu “normalean” jarraitzea eta errutinak mantentzea aholkatu digu. Elikadura zaindu behar da, ordu artean ez jaten saiatu, osasuntsu jan eta ordutegi batzuk finkatu. Era horretako lanak familian egitea eta erdibana laguntzea ere proposatu digu.

Beste ordutegi garrantzitsu bat higiene-errutinena da; higiene pertsonalari buruzko gomendioak jarraitu behar dira, bai eta etxearen eta objektuen desinfekzioari buruzkoak ere. Rinconek ikasteko edo lan egiteko leku egokitu eta ordenatu bat izatearen garrantziaz hitz egin digu, bai eta gazteenentzat etxeko lanak egiteko gune bat edukitzeaz ere.

Mugikortasuna hain murriztuta dagoen une hauetan, aktibo mantentzearen garrantzia nabarmendu du, eta psikologoak egunerokotasunean kirol errutina bat sartzea gomendatu digu, jende guztia zeregin hori familia artan eta Athleticen arroparekin egitera animatuz.

Ez du aisialdia ahaztu, noski; izan ere, aisialdia une egokia da gure sormena idaztera edo marraztera bideratzeko, baita denbora faltagatik egiteke genituen jarduera horiek guztiak egiteko ere.

Azkenik, teknologiaren bidez familiarekin eta lagunekin konektatuta egotea aholkatu digu. Bizi ditugun garai hauek aukera ematen digute konektatuta egoteko, eta horrek positiboa izan behar du, ez negatiboa: garrantzitsua da teknologien erabilera orekatua egitea, eta haien erabilera aprobetxatzea gertukoak hurbil sentitzeko. Eta amaitzeko, bere mezua: “Egin dezagun amets elkarrekin eta egin dezagun amets familian. Elkarrekin indartsuagoak gara. Aupa Athletic! “.