undefined

Urrats bat gehiago Bukaresteko finalerantz

Urrats bat gehiago Bukaresteko finalerantz

2012ko apirilaren 5ean Athleticek Europa Ligako finalerdietarako txartela ziurtatu zuen San Mamesen Shalke 04 taldearekin bina berdindu ondoren

8 urte bete dira historian bigarrenez UEFA Europa Leagueko finalerdietarako txartela eman zigun partida jokatu zenetik. Athletic Clubek 2 eta 2 berdindu zuen Shalke 04 taldearen aurka San Mamesen, eta hurrengo kanporaketara sailkatu zen joaneko markagailuaz baliatuta (2-4).

Bielsaren taldeak Gelsenkirchenen lortu zuen abantaila handia izan zen arren, Katedraleko partida gogorra eta bizia izan zen, alemaniarrek erasora jo baitzuten hasieratik. Huntelaarrek emozioa eman zion kanporaketari, 29. minutuan gaueko lehena sartu eta gero, baina Ibai Gomezek neurketa berdindu zuen areaz kanpoko golatzar batekin lehen zatia bukatu aurretik.

Bigarren zatian, joaneko partidan bi gol sartu zituen Raulek, Shalke aurretik jarri zuen berriz ere 52. minutuan. Athleticen erantzuna berehalakoa izan zen, Markel Susaetak behin betiko bigarrena jarri baitzuen markagailuan hiru minutu geroago.

HAMAIKAKOAK:
Athletic Club
1. Iraizoz; 3. Aurtenetxe; 5. Amorebieta; 15. Iraola; 23. Ekiza; 10. De Marcos; 21. Ander Herrera; 24. J.Martínez; 9. Llorente; 14. Susaeta; 19. Muniain
Ordezkoak: 28. Ibai, 2. Toquero, 6. San José, 13. Raúl, 17. Iñigo Pérez, 32. Ruiz de Galarreta, 11. Gabilondo

Shalke 04
36. Unnerstall; 3. Escudero; 6. Hoogland; 14. Papadopoulos; 10. Holtby; 13. Jones; 18. Jurado; 32. Matip; 7. Raúl; 19. Obasi; 25. Huntelaar