77ko europar finalaurreko hura
Lehen taldea

77ko europar finalaurreko hura

43 urte bete dira Racing White taldearen aurkako kanporaketatik, Athletic Club UEFAko lehen finala jokatzera eraman zuena

77ko europar finalaurreko hura
77ko europar finalaurreko hura
2020ko api. 6a

1977ko apirilaren 6an, asteazkena, duela 43 urte, eta 10.000 zale zuri-gorriren aurrean, Athletic Club taldeak Molenbeek auzoko (Brusela) Racing White Daring (RWD) taldearen aurka jokatu zuen UEFAko Kopako finalaurrekoaren joaneko partida. Banako berdinketa izan zen emaitza, eta San Mamesen jokatutako bueltakoarena zeroko berdinketa; horrekin eta golen balio bikoitzarekin, nahikoa izango zen Juventusen aurkako finalerako.

Koldo Izaguirre entrenatzailearen agindupean, lehoiek honako taldeak utzi berri zituzten atzean: hungariar klubik zaharrena, Ujpest Dozsa (1885); FC Basel suitzarra; Milan, Gianni Rivera, eta Fabio Capello (Urrezko Baloia) jokatzen ari zirela; eta Cruyff eta Neeskens-en FC Barcelona, final laurdenetan. Racing White talde belgikarra aurreko edozein baino talde apalagoa zen, baina Holandako Feyenoord ahaltsua menderatu berri zuen laurdenetan, 70eko hamarkadaren hasieran Europako eta UEFAko txapeldun izandakoa; beraz, nahiz eta Athletic faborito moduan egon, partida nahiko berdinduta egongo zela aurreikusten zen.

Sasoi hartako kroniken arabera, zale zuri-gorrien kopurua oso handia izan zen. Euskaditik joandako 5.000 pertsona inguru eta Belgikan bertan bizi ziren beste horrenbeste bertaratu ziren Edmon Machtens zelaira. 31.000 ikuslerentzako tokia zuen zelaiak, eta 25.000 inguru izan ziren egun hartan. Athleticek baja garrantzitsuak izan zituen: Irureta, Villar eta Alexanco. Honakoa izan zen taldea: Iribar, Lasa, Gisasola, Goikoetxea, Escalza, Garay, Oñaederra, Rojo II, Churruca (Dani, 83’), Amorrortu (Carlos, 78’) eta Rojo I. Hasiera-hasieratik, zuri-gorriek beren kalitatea erakutsi zuten, nahiz eta belgikarrak ere oso fin ibili. Txetxu Rojo, Amorrortu eta Churrucak osatutako hirukotearen jokoaren bidez, Athletic 25. minutuan aurreratu zen, azken horrek Lasari erdialdera pasatako burukada bati esker. Iribarrek 52. minutuko penaltia gelditu zuen, eta bukatzeko bi minutu falta zirela, Bilbotarrek atzealdean egindako akats baten ondorioz, berdinduta geratu zen partida, eta bi aste beranduago San Mamesen gertatuko zenaren mende geratu zen emaitza.

Historia luzeko taldea

Gaur egun, Racing White taldea ahaztuta dago. 1895ean dauka jatorria, eta hainbat fusioren ondorioz sortutakoa da. 70eko hamarkadan nahiko ospetsua izan zen, batez ere 1974/75 denboraldian Belgikako liga irabazi zuelako. Athleticen aurkako europar finalaurrekoa nazioarteko lorpenik garrantzitsua izan zen haientzat, eta, ordutik, beheranzko ibilbide bat hasi zuen, 2002an guztiz desagertu arte.

Hala ere, Bruselako Molenbeek auzoan –95.000 biztanle, horien % 30a atzerritarrak- oso errotuta zegoen, eta 2015ean birsortu egin zen Racing White Daring (RWD) Molenbeek izenarekin, Amateur 1. mailan militatuz. Momentuz, hala ere, ez du aurrekoan lortutako adinako arrakastarik izan.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2022ko aza. 27a

Lan plangintza abenduaren 4ra arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka abenduaren 4ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
2022ko aza. 25a

Athleticek Udinese taldeari egingo dio bisita abenduaren 17an

Lehen taldea

Ernesto Valverderen taldeak A Serieko zortzigarren sailkatuaren aurka jokatuko du Dacia Arenan, Deulofeu jokalaria izarra duen taldearen aurka hain zuzen ere

Ikusi gehiago
2022ko aza. 21a

Athleticek El Plantíon jokatuko du Burgos CF-ren mendeurrenean

Lehen taldea

Neurketa abenduaren 15ean jokatuko da, osteguna, 19:30ean. Burgoseko taldearen 100 urteko historia ospatzeko balio izango du

Ikusi gehiago
2022ko aza. 16a

Athletic Clubek Sestao River izango du berriro aurkari Kopan

Lehen taldea

Athletic Clubek talde bizkaitarra izango du aurrez aurre Las Llanasen, abenduaren 20an 21:00etan jokatuko den bigarren kanporaketan

Ikusi gehiago
2022ko aza. 14a

Athletic Club azaroaren 28an itzuliko da entrenamenduetara

Lehen taldea

Lehoiek, Munduko Txapelketan dauden jokalariak izan ezik, Lezamako saioei ekingo diete berriro bi aste barru

Ikusi gehiago
2022ko aza. 14a

Alziran ekin diogu Kopari

Lehen taldea

Giro eder batean murgildurik, Luis Suñer Picóko harmailetan athleticzale ugari zeudela, Athletic Clubek UD Alzira gainditu zuen Kopako txapelketako lehen kanporaketan

Ikusi gehiago
2022ko aza. 14a

Hiru lehoi Munduko Txapelketara

Lehen taldea

Williams anaiak eta Unai Simon deitu dituzte Qatarreko hitzorduan parte hartzeko

Ikusi gehiago
2022ko aza. 13a

Athletic, Kopan ere irribarretsu

Lehen taldea

Lehoiek lehen kanporaketa gainditu dute Berenguer eta Nico Williamsen golei esker

Ikusi gehiago
2022ko aza. 13a

Partida aurrekoa: UD Alzira-Athletic Club (1. K Kopa)

Lehen taldea

Ezagutu lehoien Kopako estreinaldiko neurketaren inguruko xehetasun guztiak

Ikusi gehiago
2022ko aza. 12a

Deialdia: UD Alzira-Athletic Club (1. K Kopa)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar Luis Suñer Pico zelaian UD Alzira taldearen aurka 21:00etatik aurrera jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago