undefined

Batasun zuri-gorria #OsasunarenMundukoEguna urteurrenean

Batasun zuri-gorria #OsasunarenMundukoEguna urteurrenean

Mundu osoan zehar banatuta dauden Athletic Clubeko peña batzuek loturak sendotzen dituzte covid-19ren aurkako borrokan

Koronavirusak ez du mugarik ezagutzen; Athleticek ere ez. Horregatik, familia zuri-gorriak Osasunaren Munduko Egunean indarrak batzen ditu gaur, apirilaren 7an, Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) sorrera ospatzen den egunean. Osasun krisiak gizarte bakoitzaren onena atera behar du, eta gure lagun, zale eta bazkide zuri-gorriak nazioarteko peña ezberdinetan ere etxean sartuta bizi dira pandemia geldiarazteko nahian.

Japonia urrunetik, Akirak eta bere alabatxoa Chihirok (abestia eta marrazkia barne) indar handia bidaltzen digute Peña Athletic Tokiotarrak-etik. Ameriketako Estatu Batuetan, San Frantziskotik, Mcinerney-Etcharren familiak (Asier, Gorka eta Evelyne) bere babes osoa bidaltzen du Kaliforniako Athletic Club Peñaren izenean. Ipar Amerikatik ere, birusa hedatzen ari den tokitik, Idahoko Boisetik etxean gelditzearen garrantzia azpimarratzen dute. Adibide ona Henarrena da: Argia eta Iñaki, Itxaso eta Izar hiru seme-alabak bideo-dei bidez agurtzen ditu.

Itsaso atlantikoaren beste aldean, Pavian, Emiliano da etxetik atera ezinik denbora gehien daramana. Italiako Lehoiak Peñako presidenteak lasaitasuna eskatu du egoera zail hau gainditzeko. Londresen, Alvarok, Mr. Pentland Club Peñaren kideetako batek, argi utzi du batasunak eta ardurak erronka honi eutsi ahal izango diotela.

Krisi honen gogortasunak ere pairatzen ari diren munduan zehar barreiatutako milaka zale zuri-gorri horietako batzuen adibide dira. Abestu eta negar egin dugu eta hunkitu egin gara Athletici esker. Denok elkarrekin egoera honetatik irtengo gara.

りがとあうございます

Thanks so much!

Eskerrik asko!

Grazie mille