undefined

“Birusa garaitzea eta ahalik eta lasterren normaltasunera itzultzea da lehentasuna”

“Birusa garaitzea eta ahalik eta lasterren normaltasunera itzultzea da lehentasuna”

Iñigo Cordobak #Etxetik erantzun ditu zaletuen eta kazetarien galderak

Aste honetan, Iñigo Cordobari #Etxetik erantzutea egokitu zaio. Zaleek eta hedabideek sare ofizialetan egindako galderei erantzun die Deustuarrak.

Egungo egoeraz hitz egiten hasi da Cordoba, eta lehen lerroan lanean ari diren pertsonen lana nabarmendu nahi izan du: “Jakitun gara erabateko lehentasuna birusa garaitzea dela eta ahalik eta lasterren normaltasunera itzultzea. Futbola bigarren maila batera pasatzen da, garrantzitsuena orain egoera globala da, eta lehen lerroan borrokan ari diren pertsonak. Animo eta indar guztia haientzat “.

Bere debutaz eta Athleticeko jokalari izateaz sentitzen denari buruz galdetuta, Cordobak honakoa esan du: “Athleticekoa izatea oso gauza berezia da, ni Deustukoa naiz eta bizitza osoa daramat San Mamesera joaten. Oraintxe bertan Athleticen jokatzea eta guzti hori lehen pertsonan bizi izatea oso gauza polita da”. San Mamesen egindako debuta gogoratu du: “Oso berezia da, Nuñezekin egin nuen debuta eta horrek are politagoa egiten du, 13 edo 14 urte genituenetik elkarrekin jokatzen dugulako”.

Bere anaiarekin LaLigan jokatzeko aukerari buruz: “Familia osoaren ametsa da nire anaia lehen taldera iritsi ahal izatea, eta aldagela partekatu ahal izatea oso hunkigarria izango litzateke niretzat, berarentzat eta familia guztiarentzat”.

Kopako finalari buruzko galderei erantzun nahi izan die: “Federazioak, Realak eta Athleticek beti defendatu izan dute ikusleekin jokatzeko ideia; garrantzitsua da, festa delako. Gozatu egin behar dugu zelaian, eta baita zaleek ere harmailetan”.

Taldean bizitzen ari zen bolada onari buruz honakoa azaldu du: “Astebete neraman taldearekin maila onean entrenatzen, egoera honek bolada mozten du, baina ondo eta indartsu ari naiz lanean futbola itzultzen denerako maila onean itzultzeko. Langile bikainez inguratuta egoteko zortea dugu, banakako lan-plangintzak bidaltzen dizkigutenak, itzulera ahalik eta onena izan dadin. Ondo ari gara lanean, eta ziur inoiz baino indartsuago itzuliko garela “.

Cordobak mezu bat bidali nahi izan die futbolean jokatzen duten eta futbolari izatearekin amets egiten duten haur guztiei: “Futbolaz asko goza dezatela, oso gauza polita baita, ahalik eta seriotasun handienarekin har dezatela jolasten duten bakoitzean. Kasu egin diezaietela dituzten entrenatzaile eta laguntzaile guztiei “.