undefined

Partida Osorik: Athletic 2 – Atletico 0 (LaLiga 2018-19)

Partida Osorik: Athletic 2 – Atletico 0 (LaLiga 2018-19)

Pasa den denboraldian Atletico Madrilen aurka San Mamesen lortutako garaipen handia gogoratu nahi dugu

Gaur gure YouTubeko kanalean berriki jokatutako partida bat dugu gogoan. Duela urtebete pasatxo, 2019ko martxoaren 16an, Atletico Madril LaLigako bigarren sailkatua iritsi zen Bilbora, San Mamesen 28. jardunaldia jokatzeko.

Athletic Clubek goranzko joera zuen txapelketan, eta emaitzetan izandako hobekuntzari esker, jaitsiera postuak urrun uzten hasi ziren.

39.659 ikusle bildu ziren San Mamesen lehen zatian golik izan ez zuen partida ikusteko. Bigarren zatian, 73. minutuan, Kordobak beste zelaian baloia lapurtu eta gero, Williamsek markagailua ireki zuen. Kodrok, neguko merkatuan iritsi eta gero, 2-0ekoa lortu zuen 85. minutuan Ibairen paseari esker.

Hamaikakoak:

Athletic Club: 1. Iago Herrerin, 3. Nuñez, 5. Yeray, 6. San Jose, 9. Williams, 10. Muniain, 12. Yuri, 16. Dani García, 18. De Marcos, 19. Ibai eta 22. Raul Garcia.

Ordezkoak: 25. Unai Simon, 2. Kodro, 7. Beñat, 11. Cordoba, 15. I. Lekue, 24. Balenziaga eta 31. Nolaskoain.

Atletico Madril: 13. Oblak, 2. Godin, 5. Thomas, 6. Koke, 7. Griezmann, 8. Saul, 14. Rodrigo, 19. Diego Costa, 20. Juanfran, 22. Morata eta 24. Gimenez.

Ordezkoak: 1. Adan, 9. Kalinic, 10. Correa, 11. Lemar, 33. Solano, 35. Montero eta 40. Mollejo.