undefined

1903ko Athletic txapelduna

1903ko Athletic txapelduna

Gaurko egunez, orain dela 117 urte, zuri-gorriek Kopako bigarren titulua irabazi zuten Real Madrili 3-2 irabazita

1903ko apirilaren 8an, duela 117 urte, Athletic Kopako txapeldun izendatu zen bigarren aldiz jarraian, Real Madrili Espainiako hiriburuko hipodromoan 3 gol eta 2 irabazita. Lehoiek aurreko urtean altxatutako titulua berretsi zuten horrela, txapelketa hori lehen aldiz jokatu zenean, ‘Koronazio Kopa’ izenarekin.

Bigarren edizio honetan hiru taldek baino ez zuten parte hartu: Athletic Clubek, Real Madrilek eta RCD Espanyolek. Kopa ligaxka moduan jokatu zen, ‘denak denen aurka’, partida bakarrera. Real Madrilek Espanyoli 4 gol sartuta ireki zuen torneoa, eta hurrengo egunean Athleticek 4-0 irabazi zion Kataluniako taldeari (Juan Astorquiaren bi gol, Evans eta Alejandro de la Sota).

Horrela iritsi zen  apirilaren 8ko lehoien eta madrildarren arteko azken partida erabakigarria, txapelketako txapelduna erabakiko zuena. Hain zuzen ere, Espainiako Futbol Federazioak partida hau 1903ko txapelketako finaltzat jotzen du.

Hipodromo de la Castellana zelaian, 5.000 ikusleren aurrean, Real Madrilek berdegunean eta markagailuan agintzen hasi zuen partida, 40. minuturako 0-2 irabazten baitzuen Valdeterrazo eta Neyraren golei esker. Hala ere, Athleticek bigarren zatian markagailuari buelta ematea lortu zuen. Cazeauxek aldea murriztu zuen 55. minutuan, Montejok berdindu zuen 70. minutuan eta hirugarren eta azken gola sartu zuen Alejandro De la Sotak 80. minutuan.

1903ko finaleko Athletic Cluben hamaikakoa: Acha, Silva, Arana, Goiri, Cockram, Ansoleaga, Sota, Montejo, Astorquia, Cazeaux, Evans. Ordezkoak: Langford eta Larrañaga. (Argazkia: AC Museoa)

Ondoren, partida haren kroniketako baten pasarte bat (El Noticiero Bilbaíno. Bilbo, 1903):

“En el Hipódromo se celebró hoy el match entre el Club de Madrid y el Athletic de Bilbao. Estos dos clubs se disputaban el campeonato y la copa de plata regalada por el rey. El Club Madrileño había vencido ya al de Barcelona. Había gran expectación en el público por presenciar esta lucha. El Club de Madrid ganó los dos primeros tantos, desarrollando un juego brillante. Después se puso á la defensiva y como cambiase el viento en favor de los bilbaínos, éstos consiguieron hacer tres goals, á pesar de que los madrileños hicieron una defensa superior á todo encomio. No se pudo hacer los cuatro tantos por falta material de tiempo y los bilbaínos resultaron victoriosos por tres tantos contra dos que habían obtenido los madrileños”

Partida horrek hainbesteko zirrara piztu zuen bertan zeuden ikusle batzuengan, non gazte talde batek Athletic Cluben filial bat sortzea erabaki zuen Madrilen, egungo Atletico Madril sortuz 1903ko apirilaren amaieran.