undefined

Iñigo Martinez, #Etxetik

Iñigo Martinez, #Etxetik

Bidali zure galdera Ondarroako defentsarentzat, larunbatean gure kanal ofizialetan eskainiko duen prentsaurreko birtualean erantzungo ditu eta

Konfinamendu honetako prentsaurreko birtuala #Etxetik erantzun dute dagoeneko Iñaki Williamsek, Yuri Berchichek, Ainhoa Tirapuk, Raul Garciak, Aritz Adurizek, Ainhoa Morazak eta Iñigo Cordobak. Iñigo Martinezen txanda da orain. Athletic Clubek prentsaurreko birtualak egiten jarraitzen du, eta, oraingo honetan, ondarrutarra izango da komunikabideek eta zale zuri-gorriek gure sare sozialen bidez bidaltzen dituzten galderei erantzungo diena.

Parte hartzeko, Twitterreko, Facebookeko eta Instagrameko gure kanal ofizialetan utz dezakezu zure galdera.

Iñigo Martinezen erantzunak, bideo baten bitartez, larunbatean argitaratuko dira gure webgune ofizialean eta klubeko sare sozial ofizialetan.