
Partida Osorik: Athletic 3 – Real Sociedad 2 (LaLiga 2016-17)
Partida Osorik: Athletic 3 – Real Sociedad 2 (LaLiga 2016-17)
2016ko urrian San Mamesen jokatutako euskal derbia gogorazten dugu
Gaur, gure YouTubeko kanalean, gogoratu nahi dugu Athletic Cluben garaipena (3-2) Realaren aurka euskal derbian, San Mamesen jokatutako 2016/2017 LaLiga Santanderreko 8. jardunaldian.
Athleticek lehen zatian aukerak izan arren, Reala izan zen atsedenaldira abantailarekin iritsi zena, Zurutuzak lehen ordu laurdenean egindako golari esker. Rulli atezain argentinarrak bere taldea salbatu zuen lehen zatian.
Bigarren zatian justizia egin zitzaien bi taldeen aukerei, eta Muniainek 51. minutuan, Adurizek 60.ean eta Williamsek 72.ean egindako golek abantaila erosoa eman ziguten. Iñigo Martinezek aldea murriztu zuen 83.ean eta 3-2 horrekin bukatu zen derbia.
Iñigo Martinezez gain, Yuri Berchiche ere titular izan zen Realarekin 2016ko urriaren 16an jokatutako partidan.
Hamaikakoak:
Athletic Club: 1. Iraizoz, 4. Laporte, 6. San Jose, 8. Iturraspe, 10. Muniain, 11. Williams, 15. I. Lekue, 18. De Marcos, 20. Aduriz, 22. Raul Garcia eta 27. Yeray.
Ordezkoak: 13. Iago Herrerin, 25. Saborit, 14. Susaeta, 17. Mikel Rico, 3. Elustondo, 16. X. Etxeita eta 19. Sabin Merino.
Real Sociedad: 1. Rulli, 2. C. Martinez, 4. Illarra, 6. I. Martinez, 10. X. Prieto, 11. Carlos V., 12. Willian J., 17. Zurutuza, 18. Oyarzabal, 19. Yuri B. eta 22. Raul Navas.
Ordezkoak: 25. T. Ramirez, 16. Canales, 7. Juanmi, 24. D. Concha, 3. Mikel, 5. M. Bergara eta 15. Aritz.