
Partida Osorik: Real Sociedad 0 – Athletic Club 2 (LaLiga 2016-17)
Partida Osorik: Real Sociedad 0 – Athletic Club 2 (LaLiga 2016-17)
Raul Garciaren eta Williamsen golek garaipena eman ziguten euskal derbian
Atzo, 2016/2017 LaLiga Santanderreko joaneko euskal derbia izan zen San Mamesen; eta gaur, gure YouTubeko kanalean, Athletic Clubek Anoetan 27. jardunaldiko itzulerako partidan 0-2 irabazi zuela gogorarazi nahi dugu.
2017ko martxoaren 12ko arratsalde euritsu hartako lehen gola Xabi Prietok Yerayri egindako penalti baten ondorioz iritsi zen, Raul Garciak eraldatu zuena.
Bigarren zatian, Odriozolak Rulliri egindako pasea motz geratu zen eta oso ondo aprobetxatu zuen Williamsek 56. minutuan 0-2koa sinatzeko.
San Josek 300. partida jokatu zuen Athletic Clubekin, eta Williams mendeurrenera iritsi zen.
Hamaikakoak:
Real Sociedad: 1. Rulli, 4. Illarra, 6. I. Martinez, 7. Juanmi, 10. X. Prieto, 11. Carlos V, 17. Zurutuza, 18. Oyarzabal, 19. Yuri B, 22. Raul Navas eta 29. Odriozola.
Ordezkoak: 25. T. Ramirez, 26. Bautista, 16. Canales, 8. Granero, 5. M. Bergara, 15. Aritz eta 32. Rodrigues.
Athletic Club: 26. Arrizabalaga, 2. E. Boveda, 4. Laporte, 6. San Jose, 7. Beñat, 10. Muniain, 11. Williams, 15. I. Lekue, 22. Raul Garcia, 24. Balenziaga eta 27. Yeray.
Ordezkoak: 1. Iraizoz, 20. Aduriz, 8. Iturraspe, 18. De Marcos, 14. Susaeta, 17. Mikel Rico eta 25. Saborit.