Real Sociedad - Athletic Club
Jardunaldia 27
Liga

Real Sociedad - Athletic Club

Real Sociedad
Real Sociedad
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Raúl García (p.) 28'
  • Williams 56'

KokapenaAnoeta , Donostia

25.652 pertsona

Etxetik kanpo garaile berriro ere

Real Sociedadek 0 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 0-2 irabazi dio Real Sociedad taldeari Anoetan….

undefined

Real Sociedadek 0 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 0-2 irabazi dio Real Sociedad taldeari Anoetan. Raul Garciak (penaltiz) eta Iñaki Williamsek egin dituzte gure taldearen golak eta, aldi berean, estatistika negatibo batzuk di-da batean desagertu dira.

Ligan etxetik kanpo irabazi gabe generamatzan aldia amaitu da -lehen itzulian Granadan izan zen-, etxetik kanpo golik egin gabe pasatu ditugun egunak zerotik hasiko dira gaurdanik, Anoetan derbyrik irabazi gabeko aldia amaitutzat eman dezakegu. Entrenatzaileak berak zelai horretan garaipenik gabeko zerrenda baino ez zuen osatzen.

Zenbaki borobilak eta pozgarriak ere egon badaude. Esaterako San Josek 300 partida bete ditu zurigorriz -Real Madrilen aurka ezin izango du jokatu bosgarren txartel horiaren ondorioz – eta Williamsek bere lehen ehun partidak osatu ditu. Gainera, denboraldi honetan orain arte jaurti ditugun penalti guztiak sartu egin ditugu.

Guzti hau merezimendu osoz irabazitako deman, euripean, erritmo altuarekin eta sailkapenean goitik dagoen Reala hasieratik estu ipiniz. Zurigorriek betiko presioa egin dute eta Raul Garciak penaltia gauzatu arte abaguneak izan dituzte aurretik joateko. Hori bai, atsedenaldira arte norgehiagokako unerik zailenak pasa dituzte, baina bizirik heldu dira bigarren zatiari ekiteko.

Aldageletatik bueltan pazientziaz ere lehia landu dute eta Williamsek Rulli gainditu duenetik partida lasaiago jokatu dute, Realaren atea begi bistatik galdu barik.

Jada 44 puntu sailkapenean, iazko denboraldiko Ligan altura honetan baino hiru gehiago, europar borrokan murgildurik eta larunbatean bisitari beldurgarria San Mamesen, Real Madril, ohikoa den legez Ligaren bila dabilena.