
Iago Herrerin eta Alex Mumbru #Etxetik solasean
Iago Herrerin eta Alex Mumbru #Etxetik solasean
Atezain zuri-gorriak eta Bilbao Basketeko entrenatzaileak solasaldi interesgarria izango dute bideo-dei bidez ostiral honetan
Alex Mumbruk, saskibaloi jokalari profesional ohia eta Bilbao Basketeko egungo entrenatzailea, eta Iago Herrerinek, solasaldi atsegina izango dute etxetik ostiral honetan bideo-dei bidez. Bilbao Basket eta Athletic, Bizkaiko talde garrantzitsuenetako bi dira eta Mumbruk eta Herrerinek #Etxetik saioaren edizio berezi honetan parte hartu nahi izan dute.
Mumbru 2009-10 denboraldian iritsi zen Bilbora, eta “MIB“-etako jokalaria izan zen 2017-18 denboraldira arte. Jokalari gisa erretiratu zenean entrenatzailea izatera pasatu zen eta gaur egun, “beltzezko gizonen” entrenatzaile nagusia izaten jarraitzen du. 2009ko uda hartan Bilbora iritsi zenetik, Mumbru hirian eta bertako kulturan murgildu zen, eta berehala bihurtu zen Athleticen jarraitzailea.
Gure atezainak beti izan du saskibaloirako zaletasuna. Kirol honen jarraitzailea eta Bilbo Basketen zale sutsua da Herrerin eta horregaitik, Miribillara joateko aukera duen bakoitzean bertan izaten da, beltzezko gizonak animatzen. Iagok ere ez zuen galdu nahi izan otsailaren 24an San Mamesen antolatutako Mumbruren bizitzari buruzko dokumentalaren estreinaldiaren ekitaldia.
Ez galdu ostiral honetan gure kanal ofizialen bidez emango dugun bi lagun hauen arteko “topaketa”.