
Lehen taldea |
“Athletic Club-Bilbao Basket partida zain daukagu”
“Athletic Club-Bilbao Basket partida zain daukagu”
Iago Herrerin eta Alex Mumbru Bilbao Basketeko egungo entrenatzailea dira #Etxetik egindako solasaldi berri honen protagonistak
Iago Herrerín eta Alex Mumbrú (Bartzelona, 1979) dira prentsaurreko birtualen edizio berezi honetako protagonistak. Atezain zuri-gorriak eta Bilbao Basketeko entrenatzaileak elkarrizketa interesgarria izan dute, eta ez dute ezkutatu besteak egiten duen kirolarekiko eta taldearekiko duten interesa.
“Saskibaloi zale amorratua izan naiz beti. Gainera, Espainiako saskibaloiaren garai sinestezina bizitzea egokitu zait, garaipen handiekin. Alex (Mumbru) Madrilen eta Espainiako selekzioarekin jokatzen ari zenean telebistan ikusteagatik ezagutzen dut. Hona etorri zenean, bat egin genuen haren partida baten ondoren, eta pozgarria izan zen bera hain hurbil izatea eta berarekin tarte bat partekatzea. Ahal dudan guztietan joaten naiz Bilbao Basket ikustera, kantxan ipotx baten antzera gozatzen dut. Futbola baino saskibaloi ikusten dut gehiago”, esan du Herrerinek.
Mumbruk, bere aldetik, Athleticen inguruan dituen iritziak azaldu ditu: “Ezinezkoa da Bilbon haurra izatea eta Athleticekoa ez izatea. Nire seme-alabek kamiseta zurigorri daramate eskolara. Erlijio bat bezalakoa da. Genetikoa da, jendeak topera bizi du. Mundu guztiak futbolean jokatu nahi izatea eragiten du horrek, eta Athletic horretaz baliatzen da. Harrobiko jendearekin oso filosofia argia du, horretan asko inbertitzen du. Badalonako Joventut nire talde ohia gogorarazten dit”.
Besteak beste, atezain zuri-gorriak eta saskibaloiko entrenatzaileak euren balizko postuari buruz hitz egin dute: “Iago oinarri ona izango litzateke saskian, taldea antolatuz eta ordenatuz”, Mumbruren ustez. “Alexekin ez daukat zalantzarik. Bere altueragatik, atezainarena edo aurrelariarena, buruz errematatzen ikas dezala”, esan du Herrerinek.