undefined

Partida osorik: San Mameseko azken Athletic-Real

Partida osorik: San Mameseko azken Athletic-Real

Berrikus ezazu gure Youtubeko kanalean denboraldi honetako hirugarren jardunaldian Katedralean jokatutako derbia

Gaur, apirilak 18, Athletic Clubek eta Realak Kopako final handia jokatu behar zuten Sevillan. Zoritxarrez, COVID-19ren osasun krisiak galarazi egin du, eta partida horren data ez dugu oraindik ezagutzen.

Bien bitartean, gaur, 21:00etatik aurrera, bi finalisten arteko azken derbia ikusteko aukera izango duzu,guretubeko kanalaren bitartez. Hirugarren jardunaldiko partida garaipen zuri-gorriarekin bukatu zen, 2-0, Williamsek eta Raul Garciak lehen zatian sartutako golei esker. Azken hau, gainera, Athleticen azken hamar ligetako golik landuena: lehoiek 19 pase egin zituzten nafarrak baloia sareetara baselina eder batekin bidali baino lehen.

Partida osoaz gure Youtubeko kanalean goza dezakezu 21:00etatik aurrera.

Hamaikakoak:
Athletic Club: 1. Unai Simón, 21. Capa, 3. Iñigo Martínez, 5. Yeray, 17. Yuri B, 8. Unai López, 14. Dani García, 11. Córdoba, 22. Raúl García, 10. Muniain, 9. Williams.
Ordezkoak: 3. Núñez, 7. Beñat, 12. Larra, 13. Herrerín, 19. Ibai, 20. Aduriz, 24. Balenziaga.

Real Sociedad: 13. Moyá, 12. Muñoz, 5. Zubeldia, 3. Llorente, 2. Zaldua, 4. Ilarramendi, 21. Odegaard, 8. Merino, 11. Januzaj,  10. Oyarzabal, 9. Willian J.
Ordezkoak: 7. Portu, 19. Isak, 23. Sangalli, 17. Zurutuza, 1. Remiro, 24. Le Normand, 18. Gorosabel