
84 urte Liga txapelketako laugarren titulutik
84 urte Liga txapelketako laugarren titulutik
1936ko apirilaren 19ean Athletic Clubek bere laugarren Liga irabazi zuen, azken jardunaldian CA Osasunari San Mamesen irabazi ondoren
Gaurko egunez, apirilak 19, baina duela 84 urte, Athletic Clubek CA Osasuna 2 eta 0 gainditu eta laugarren Liga txapelketa eskuratu zuten: lau liga zortzi ediziotan. 1935/36 denboraldiko 22. eta azken jardunaldian gertatu zen hori.
Elicesek lehen zatian eta Batak bigarren zatian sartutako golek jokoan zeuden azken bi puntuak eman zizkioten Athletici eta, modu honetan, zuri-gorriak Real Madril CF eta Real Oviedoren aurretik sailkatu ziren behin betiko.
Athletic izan zen urte hartan etxeko puntu guztiak eskuratu zituen talde bakarra, San Mamesen jokatutako hamaika partidetan dena irabazi eta gero.
Gure aurrelari Agustin Sauto Aranak, ‘Bata’ bezala ezagunagoa, 21 gol egin zituen 20 partidatan eta, Gerra Zibilaren ondorioz 1939/40 denboraldira arte berriro jokatuko ez zen Ligako goleatzaile historikoen sailkapeneko buru izatera pasa zen.
Egub hartako hamaikako zuri-gorria. Ezkerretik eskuinera: Blasco, Muguerza, Zubieta, William Garbutt (entrenatzailea), Roberto Echevarria, Oceja, Gerardo Bilbao eta Elices. Makurtuta: Garate, Gorostiza, Bata eta Zabala.
Argazkia: AC Museoa