
Alzola Basque Water Gurutze Gorriko “Responde” planarekin bat egin du
Alzola Basque Water Gurutze Gorriko “Responde” planarekin bat egin du
Alzolak, Athletic Clubeko babesle ofizialak, Gurutze Gorriarekin bat egin du COVID-19ko larrialdian
Alzola Basque Water Gurutze Gorriaren Planarekin bat egiten du COVID-19ren aurkako borrokan eta Ur Natural solidarioen kutxen online salmentaren bidez lagunduko dute. Gurutze Gorriaren bereizgarria daukan 0,5 litroko Alzola Basque Water 24 botilako Kutxa Solidario bakoitzeko, 5 € emango zaizkio Gurutze Gorriari koronabirusaren krisiari aurre egiteko.
“Gurutze Gorriko” ur kaxak Alzolaren webgunean erosi ahal izango dira eta ahalik eta arinen etxeetara bidaliko dira. Alzola Basque Waterrek gutxienez 25.000 ur kutxa saltzea espero du, eta horrela 125.000 € guztira batzea.
Gainera, mezu elektroniko bidez ([email protected]) eta sare sozialen bidez #yocolaboroAlzolaResponde hashtag-arekin, parte hartu dutenen testigantzak jaso nahi dituzte, gero dokumentu edo liburu batean jasotzeko eta erabiltzaile horiei guztiei helarazteko.