undefined

Irune Murua, historiarako zenbakiak

Irune Murua, historiarako zenbakiak

Zuri-gorrien aurrelari mitikoak, 34 urte bete ditu gaur, eta duela hiru urte erretiratu zen, 300 partidako eta 100 goleko muga gaindituz

Irune Muruak, Athletic Clubeko emakumezkoen erreferente historikoetako batek, 34 urte betetzen ditu gaur, apirilaren 23an, eta data esanguratsu hau dala eta, jokalari ohiaren datu batzuk errepasatzeko aprobetxatuko dugu.

Irune Muruak odolean darama futbola, Andoni Murua, filialeko jokalari ohiaren alaba eta Edorta Murua, jokalari eta harrobiko entrenatzaile oiharen iloba delako. Barakaldon jaio zen (1986-04-23) eta Retuerton hasi zen futbolean, etxetik gertuen zuen klubean. Bere kirol ibilbidearen hasieran ez zitzaion burutik pasatuko Athletic Clubeko jokalari historikoetako bat izatera iritsiko zenik. Aurrelari bizkaitarra 2017.eko maiatzean erretiratu zen, Eli Ibarra eta Iraia Iturregirekin batera,  arlo pertsonalean zenbaki oso onak lortuz, Ligako lau titulu barne.  Bere kirol ibilbidean 314 partida ofizial jokatu eta 106 gol sartu zituen. Datu horiek direla eta, Irune partida gehien jokatu dituen seigarren jokalaria da eta laugarren goleatzaile nagusia talde zuri-gorriaren historian.

Aurrelari trebea 2003an iritsi zen Lezamara, emakumezkoen taldea sortu eta hurrengo urtean. 17 urte zituela egin zuen debuta Gernikan (2-0) Neulengbach taldearen aurka, 2003.eko abuztuaren 21ean. Hilabete geroago bere lehen gola sartu zuen Oviedo Modernoren aurka Lezaman. Talde asturiarraren aurka hautsi zuen aurreko lotailu gurutzatua 2014an hain zuzen ere. Irunek 2017ko urtarrilean lortu zuen “Hirurehun partidako Klubean” sartzea. Ordutik, Ainhoa Tirapu eta Nekane sartu dira talde horretan. Atezainak 358 partida daramatza eta aurrelariak 332 partida. Eli Ibarra (413 partida), Iraia (402 partida) eta Erika (390 partida) daude zerrenda horretan.

Bere denboraldirik onena golegile bezela 2010-2011 izan zen, 16 gol lortu zituelarik. Aurrelariak 98 gol sartu zituen ligan, 5 Kopan eta 3 Europako txapelketan bere ibilbidean zehar.  Gaur egun, klubeko  beteranoen taldearekin entrenatu ohi du Lezamako instalazioetan.