
Gozatu gure lagatuekin #Etxetik izandako solasaldiaz
Gozatu gure lagatuekin #Etxetik izandako solasaldiaz
Nolaskoain, Ganea, Andoni Lopez eta Iñigo Vicente bat datoz Lehen eta Bigarren Mailan izandako esperientziak hazten jarraitzeko balio izan diela esatean
Gure jokalariekin izandako solasaldi birtual berri honetan, gaurko txanda beste klub batzuei lagatako lau futbolarirentzat izan da. Peru Nolaskoain (RC Deportivo), Cristian Ganea (Viitorul Constanta), Andoni Lopez (Elche CF) eta Iñigo Vicentek (CD Mirandes) #Etxetik erantzun diete zaleek eta komunikabideek helarazi nahi izan dizkieten gaiei.
Etxean konfinatuta, lau jokalariak lehiara itzultzeko irrikaz daude, bere garapenean aurrera egin ahal izateko, baina, Peru Nolaskoainek azaldu duenez, segurtasuna bermatzeko beharra da nagusi: “Lehenengo gauza guztien osasuna da, futbolariena barne. Zerbait presatsua da nire ustez, ahalik eta ondoen itzuli behar da, segurua dela bermatuz“.
Guztiak bat datoz Lezamatik urrun egotearen esperientziak lagundu egiten diela esatean, bai profesionalki bai pertsonalki hazten, helburu komun batekin: minutuak bilatzea eta esperientzia hartzea etorkizunean Athletic Cluben toki bat izateko. Datorren denboraldian lehoien lehen taldeko kide izan daitezkeela erakusteko borrokan ari direla aitortu dute. Peruk onartu duenez, esperientzia horrek “gauzez jabetzea eta etxean daukazuna baloratzea eragiten dizu“, Andoni Lopezek bezala, “Athleticen moduan ez dago klubik. Ateratzen zarenean ikusten duzu zer familia den eta zer batasun duen“, aitortu baitu atzelariak.
Andoni Iraolaren aginduetara CD Mirandesen, Iñigo Vicentek Athleticetik kanpo egindako lehen esperientzian zerbait “izugarria” bizitzen ari dela onartu du: “Txikitatik Athleticen arrakasta ikusi duzun norbait da, urte askotan kapitaina. Oso atsegina da beragandik ikasi ahal izatea. Oso pozik nago, baina asko dut erakusteko datorren denboraldian dudan guztia eskaindu ahal izateko“.
Lauretatik, Ganea, beste behin zilarrezko mailan egon arren, beste liga batean ari den bakarra da, errumaniarra, nahiz eta aurreko etapa batean ezagutu: “Hasieran kosta egiten zen, denbora neramalako jokatu gabe, baina orain asko gozatzen ari naiz, golak sartzen ere. Hori bai, itzultzeko gogoa dut gauzak ondo egin ditzakedala erakusteko eta lekua bat irabazi ahal izateko“.