
XXI. mendeko golegileak zuzeneko falta jaurtiketa bidez
XXI. mendeko golegileak zuzeneko falta jaurtiketa bidez
2000.urtetik, Ligako partidetan, zuzeneko falta jaurtiketen bidez gola sartu duten 15 lehoien errepasoa egin dugu. Yeste (8) eta Beñat (5) dira sailkapeneko buruan
Athleticeko hamabost jokalarik golak sartu dituzte ligan, mende honetan, zuzeneko falta jaurtiketen bidez. 36 izan dira talde zuri-gorriak Ligako azken hogei edizioetan zuzeneko falta jaurtiketetan lortutako golak, azkena martxoan, Unai Lopezek Valladolideko Jose Zorrilla estadioan lortutakoa.
Yeste (10) da XX. mendeko Athletic Cluben pitxitxia geldikako jokaldietan. Ondoren, Beñat, 5 golekin (8, beste lehiaketa batzuk gehituz gero); Susaeta, Luis Prieto, Tiko, Orbaiz, Gabilondo eta David Lopez dira Ligako partidetan aurkariaren atea behin baino gehiagotan zulatzea lortu duten beste sei lehoiak.
2000.urteaz geroztik Athletic Clubek geldikako jokaldietan sartutako golik onenetako batzuk ikusi dituzu bideoan.
XXI. MENDEAN, LIGAN, ZUZENEKO FALTA JAURTIKETEN BIDEZ GOLEGILE IZAN DIREN LEHOIAK
- Fran Yeste – 10 gol
- Beñat Etxebarria – 5
- Markel Susaeta – 3
- Luis Prieto – 3
- Roberto Ripodas’ Tiko ‘- 2
- Pablo Orbaiz – 2
- Aritz Gabilondo – 2
- David López – 2
- Asier del Horno – 1
- Aitor Ocio – 1
- Julen Guerrero – 1
- Ibai Gómez – 1
- Ander Herrera – 1
- Iker Muniain – 1
- Unai López – 1