Dani Garcia, #Etxetik
Zumarragako jokalariak komunikabideen eta zaleen galderei erantzungo die
Aste honetako azken prentsaurreko birtuala. Oraingoan, Dani Garciak #Etxetik erantzungo die hedabideek eta Athletic Clubeko zaleek sare sozialen bidez egiten dizkioten galderei.
Prentsaurreko birtualean parte hartzeko, Twitterreko, Facebookeko eta Instagrameko gure kanal ofizialetan zure galdera egin dezakezu.
Dani Garciaren erantzunak datorren asteartean argitaratuko dira gure webgune ofizialean jarriko den bideo batean, eta klubeko sare sozialetan.