undefined

91 urte San Mamesen Ligako lehen Athletic – Reala jokatu zenetik

91 urte San Mamesen Ligako lehen Athletic – Reala jokatu zenetik

1929ko apirilaren 28an Athletic Clubek 4-2 irabazi zion Realari

Gaurko egunez, apirilak 28, baina duela 91 urte, Athletic Clubek eta Realak jokatu zuten bi taldeeen arteko Ligako lehen derbia San Mames futbol zelai zaharrean. Guztira, Ligan, 73 derbi jokatu dira Katedralean: 39 garaipen, 20 berdinketa eta 14 porrot.

10. jardunaldi honetako emaitza 4-2 izan zen, Unamuno I jokalariaren binakakoari eta Juanin eta Mandalunizen golei esker. Cholinek eta Kirikik gola egin zuten gipuzkoarrentzat.

Gure taldeak, Maximo Royok zuzenduta, hirugarren bukatu zuen Ligan, Bartzelona eta Real Madril taldeen atzetik, eta Realaren aurretik; Kopan finalerdietara iritsi zen, baina final handiaren atarian geratu zen. Irabazi zuen titulua Erregional Txapelketa izan zen.

Argazkia: AC Museoa