undefined

Aspe, 2021eko Peñen Kongresuaren zain

Aspe, 2021eko Peñen Kongresuaren zain

Asteburu honetan Peñen Urteko Biltzarra egitea aurreikusita zegoen, eta, osasun-krisiaren ondorioz, datorren urtera atzeratu da

Aurreikuspenen arabera, 500 lagun inguru igaroko ziren Aspetik asteburu honetan Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Biltzarrean parte hartu eta gozatzeko. Laneguna ez den ostiralean, San Mamesen Real Madrilen aurka jokatzekoa zen partidarekin bat eginez, eta auskalo Cartujan Kopako ospakizun baten opari gehigarriarekin poltsikoan.

Aspeko Peña El Txopo anfitrioiaren eskutik, festa zuri-gorri handi bat bizitzeko osagai onenak prest zeuden. Pandemiak, konfinamenduak eta ondorioek, lehenik atzeratzera behartu zuten, eta, ondoren, bertan behera utzi datorren urtera arte.

500 lagun biltzeko aukerak azaltzen du azken edizioetan zuri-gorrien urteroko hitzorduak izan duen hazkunde esponentziala. Baionako kongresuan aginte-makila jaso zutenetik, Alacanteko elkartea lanean hasi zen, gero eta konplexuagoa den ekintza bat antolatzeko. Athletic Clubek, Aitor Elizegi presidentea eta Zuzendaritza Batzordea buru dituela, hasieratik lagundu du Pepe Sigüenza buru duen peñarekin hainbat bileratan, baita herriko udalarekin batera ere, San Mamesen zein Alacanten, Intercity eta Elcheren aurkako kopako partiden bisitak aprobetxatuz.

Orain datorren urtera arte itxaron behar dugu, eta eguraldiak eta normaltasunak maiatzaren hasierako datak berresteko aukera eman dezaten, Aspen Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Biltzarraz gozatzeko.