undefined

1915, zazpigarren Kopa

1915, zazpigarren Kopa

1915eko maiatzaren 2an, Athletic Clubek 5 eta 0 irabazi zion RCD Espanyoli, Pichichiren hiru golekin, bere zazpigarren Kopa eskuratzeko

Gaurko egunez 1915ean, Athleticek Kopako zazpigarren txapelketa lortu zuen, finalean RCD Espanyol 5 eta 0 gaindituz. Talde zuri-gorriak 1914 eta 1916 artean jarraian lortu zituen hiru tituluen artean bigarrena izan zen.

Hondarribiako Amute zelaian lehoiek lortu zuten garaipenaz gain, Koparen edizio hau historiara pasako litzateke gure golegile garrantzitsu eta ospetsuenetako batek izan zuen paperagatik: Rafael Moreno ‘Pichichi’.

Fortuna Vigo finalerdietan kanporatu eta gero, aurrelari bilbotarrak neurketa bikaina erdietsi zuen finalean, hat-trick bat sartuta. Hiru gol garrantzitsu, bere kirol ibilbidea amaitu ostean izan zuen partida bakoitzeko gol ratio bikainean lagundu zutenak (0,93, 83 golekin 89 partidatan).

Zubizarretak eta Germanek lehoiek Espanyolen aurka lortutako garaipena biribildu zuten Athletic Clubeko zazpigarren Kopa sinatzeko.