
Athletic Clubek bere kontu ofiziala atera du Tik Tok-en
Athletic Clubek bere kontu ofiziala atera du Tik Tok-en
500 milioi erabiltzaile eta 1,5 bilioi deskarga hilean izanda, azken urteotan hazkunde handiena izan duen plataforma sozialetako bat da
Athleticek gaur kaleratu du Tik Token kontu ofiziala. Klubaren profilaren sorrerarekin, Athleticek, horrela, gainerako gizarte kontuetan baino gazteagoa den target batekin konektatzea du helburu, izan ere, aplikazio honen erabiltzaileen erdia baino gehiago 25 urtetik beherakoak dira.
Athleticek TikToken duen kontu ofizialetik sormena oinarri duten bideo laburrak partekatu ahal izango dira. Athletic Clubeko edukiak kontsumitzeko modu desberdina eta izaera alaiago batekin.
Azken urteotan gehien hazi den sare sozialetako bat da Tik Tok, eta, argitaratutako azken estatistiken arabera, 500 milioi erabiltzaile ditu hilean eta 1,5 bilioi deskarga baino gehiago. Aplikazioa mundu osoan dago eskuragarri -155 herrialdetan baino gehiagotan dago eta 75 hizkuntzatan erabiltzen da- iOS eta Androidentzat.
Athletic Clubek Tik Token duen kontu ofiziala, Twitterren, Facebooken, Instagramen, Linkedinen eta Weibon dituen kontuetara gehitu da.