undefined

Genuine taldeak baditu bere kromoak

Genuine taldeak baditu bere kromoak

Bideo-dei baten bidez, Aritz Adurizek sorpresa bat eman dio taldeko kapitainetako bati, Josuri, eta bere kromoa erakutsi dio

Athletic Club Fundazioko taldeak bere kromo propioak ditu dagoeneko, Genuine Liga Santander eta Panini erakundeek bultzatuta. Bilduma berri baten parte dira. Aritz Adurizek Josuri bideo-dei bat egin dio eta bere kromoa erakutsi dio, “Top Fitxaketa” gisa sailkatua. Bi lehoi zuri-gorriak berriketan aritu dira, aspalditik ezagutzen baitute elkar, eta posible denean Lezaman elkarrekin entrenatzeaz hitz egin dute. Bildumak 1.200 kromo ditu, eta, horien artean, Genuine taldeko kideak daude, baita talde teknikoa ere.

Bilduma berria formatu digitalean eskura daiteke. 4 album dira guztira, eta Genuine Santander Ligako 36 taldeak agertzen dira. www.mypaninidigitalcollection.com orrian edo MyPanini Digital Collection aplikazioa deskargatuz has daiteke bilduma. Android zein IOSerako dago eskuragarri. Erabiltzaileek 6 kromoko sobre bat jasoko dute egunean, harpidetuta dauden album bakoitzeko. Plataformaren bidez, errepikatuta dituzten kromoak beste erabiltzaile batzuekin trukatu ahal izango dituzte, bilduma osatzeko.

Informazio gehiago nahi baduzue, bideo tutorial bat dago eskura, xehetasun guztiak azaltzeko. Primizia hau ospatzeko, gainera, Panini enpresak promozio kode bat partekatu du, ‘LALIGAGENUINE’, eta pertsona bakoitzak 500 txanpon lortuko ditu, 5 sobre gehiago lortzeko (behin erabiltzeko).