Unzué: “Uste dut urte pare bat gehiago mailarik onenean egon naitekeela”
Emakumezkoena

Unzué: “Uste dut urte pare bat gehiago mailarik onenean egon naitekeela”

Nafarrak hedabideen eta zaleen galderei erantzun die, bere fitxaketa iragarri ostean

Unzué: “Uste dut urte pare bat gehiago mailarik onenean egon naitekeela”
Unzué: “Uste dut urte pare bat gehiago mailarik onenean egon naitekeela”
2020ko mai. 2a

Marta Unzue eskubide osoko jokalaria da Athletic Cluben, eta kazetariek eta zaleek sare sozialen bidez egindako galderei erantzun die. Berriozarrekoa, esaterako, aldagelan musika jartzeko ardura nork duen, Ainhoa Tirapuk kanpaina honen amaieran futbola utziko zuela nola jakin zuten edo etorkizunean entrenatzaile izateko gogoaz mintzatu da. 2022ra arte fitxatuta, erabakia hartzen lagundu dioten arrazoiak azaldu ditu Unzuek: “Futbolean urte batzuk geratzen zaizkidala uste dut. Ondo sentitzen naiz eta taldeari laguntzen jarrai dezakedala uste dut. Gogoa baduzu, ilusioa baduzu eta animatuta bazaude, erabaki ona dela uste dut. Uste dut urte pare bat gehiago egon naitekeela mailarik onenean”.

Ez dirudi erdilariak konfinamendua gaizki jasan duenik: “Taldearekin egindako entrenamenduen artean, hasieratik izan dut bizikleta, eta lorategitik egindako itzuliren bat nahiko atsegina izan da”, esan du. Unzueri futbolarena odolean datorkio, berak azaltzen duen bezala: “Txikitatik arreba bikia eta biok oso gustuko genuen futbolean jokatzea. Familia futbolari batetik nator. Osaba entrenatzailea da (Juan Carlos Unzue), baina aita ere (Patxi) Osasunan jokatzera iritsi zen. Amak lehen egunean eraman gintuen areto futbolean entrenatzera. Beti babestu gaituzte eta oso babestuta sentitu gara”, gogoratu du Martak.

Datorren denboraldiari begira, gogotsu

Primera Iberdrolan gertatuko denari buruzko ziurgabetasuna erabatekoa da oraindik, baina erdilariak gogotsu begiratzen dio datorren ikasturtean gerta daitekeenari. “Liga zaila da eta gogor ibili behar da. Badakigu desabantail bat daukagula, aldi berean onura bat dena: etxeko jendearekin bakarrik jokatzea. Erreginaren Kopan zerbait garrantzitsua egin dezakegula uste dut. Urte hauetan espero genuen finaletik gertu geunden. Datorren denboraldian Europako txapelketan sartzeko aukerak daudela uste dut. Denboraldi hau hobeto hasi izan bagenu, pixka bat gorago egongo ginatekeen ligako postuetan. Hori aldatu eta hasieratik ondo hasiz gero, Europan sartzeko aukerak izango genituzke”.

Martak gogorarazi duenez, 12 urtez FC Bartzelonakoa bezalako aldagela batean bizi izan da, atzerriko jokalariekin, eta hamaikakoan beti izan zuen lekua, nahiz eta talde kataluniarran lehia izugarria izan. Athleticen orain arte bezala. Futbolari gisa dituen dohainen artean, bere jokoari eta zorroztasun taktikoari buruzko ikuspegia nabarmentzen du, eta hobetu beharreko gaia abiadura dela uste du: “Taldekideek txantxak egiten dizkidate abiadurarekin, baina baten bati irabazten diot!”, dio nafarrak txantxetan.

Prentsaurreko birtualean sukaldaritzarekin maiteminduta dagoela aitortzen du, eta futbolaren alde egin aurretik sukaldearen munduan murgildu zela dio, baina, antza denez, ez zuen oso ondo egiten, eta bide bat aukeratzen amaitu zuen, oraingoz, 2022ko ekainera arte Athleticeko jokalari izatera eraman duena.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko urr. 4a

Zuzenekoa: Athletic Club-Granada CF (Liga F, 1. J)

Emakumezkoena

Jarraitu esteka honen bidez lehoien partidaren minutu eta emaitza eguneratua

Ikusi gehiago
2023ko urr. 3a

Deskargatu Athletic Club - Granada CF partidaren buletina (Liga F, 1. J)

Emakumezkoena

Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 1. jardunaldiko neurketaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina

Ikusi gehiago
2023ko urr. 3a

"Irabazi behar dugu eta saria iritsiko zaigu"

Emakumezkoena

David Aznar, lehen garaipena lortzearen garrantziaz jakitun, baina, aldi berean, lasai bere jokalarien eguneroko lanagatik

Ikusi gehiago
2023ko urr. 3a

Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretotik, biharko Athletic Club-Granada CF neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko urr. 2a

Esperotako Lezamako debuta iritsi da

Emakumezkoena

Asteazkenean, 18:00etatik aurrera, Athletic Clubek denboraldiko lehen partida ofiziala jokatuko du Granada CF taldearen aurka etxean

Ikusi gehiago
2023ko urr. 2a

Omenaldia asteazken honetan 19 urtez azpiko Europako txapeldunei

Emakumezkoena

Sara Ortegak, Jone Amezagak eta Maite Zubietak aitortza xumea jasoko dute Lezaman jokatuko den Athletic Club-Granada CF partidaren atarikoan

Ikusi gehiago
2023ko urr. 2a

Emakumezkoen lan plangintza urriaren 9ra arte

Emakumezkoena

Lehoiek Liga F-ko bi partida jokatuko dituzte aste honetan Lezaman

Ikusi gehiago
2023ko urr. 1a

Porrot estua Bartzelonan

Emakumezkoena

Athleticek 2-1ko emaitzarekin galdu du Levante Las Planasen aurka nahiz eta azken txanpan berdinketa gertu izan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 30a

Denboraldiko bigarren irteera, lehenengo puntuen bila

Emakumezkoena

Athleticek Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko du bihar Bartzelonan Levante Las Planasen aurka

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

"Egiten ari garen bidean sinesten dugu"

Emakumezkoena

David Aznarrek taldeak Bartzelonan lehen puntuak batzeko duen ilusioa azaldu du lehiaketaren hasiera honetan

Ikusi gehiago