

Realeko eta Athletic Clubeko presidenteek, 2019-2020 denboraldiari dagokion Errege Kopako Txapelketako finalistak, Espainiako Futbol Federazioko presidentearekin bildu ondoren, Kopako finala publikoki eta ofizialki, ateak irekita, eta hiru aldeek adostutako data zehatz batean egin ahal izatea eskatzea erabaki dute.
Bi kluben nahia eta borondatea beti izan da, orain eta lehen, finala gure zaleen aurrean jokatzea. Hori da gehien gustatuko litzaigukeena. Kopako final bat gure zaletuak harmailetan daudela.
Aldi berean, Realak eta Athleticek, Espainiako Federazioak Kopako finala txapelketa ofizial gisa jokatuko dela eta titulu ofizialtzat hartuko dela bermatzea nahi dute. Horretarako, Federazioaren Batzar Nagusiaren Batzorde Delegatuak (hurrengo bilera 2020.eko maiatzaren 8an egingo da, ostiralean) egutegia aldatzeko erabakia har dezala eskatu diote Espainiako Futbol Federazioaren Idazkaritza Nagusiari, Kopako finala titulu ofizial gisa jokatu ahal izateko, bi taldeetako zaleen babesarekin eta berotasunarekin.
Erabaki horrekin, Realak eta Athletic Clubek, futbolean mundu mailan egin daitekeen kirol ekitaldirik entzutetsu eta tradiziodunenetako bat balioetsi nahi dute, bakarra edizio honetan, eta kirol zoragarri honen benetako funtsa eta izateko arrazoia diren bere jarraitzaile, abonatu eta bazkideekin batera egin nahi dute.
-150.jpg)
.jpg)
Klubarentzat publizitate eta marka zerbitzuak eskaintzeko agentziaren lizitazioa
Kluba
Proposamenak ekainaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira


AC Cup 125erako sarrerak
125 urteurrena
Dagoeneko salgai daude Athletic Cluben oinarrizko futboleko lehen txapelketaren abonamendu orokorra eta eguneko sarrerak


Hileroko Club Athletic lehiaketa: lortu Yuriren botak
Kluba
Ekaineko galderak ezker hegaleko atzelariaren botak banatuko ditu


25 urte Brasilek egindako bisitatik
Kluba
Klubaren mendeurrena ospatzeko, Athleticek “canarinha” jaso zuen San Mamesen


IMQ eta Athletic, osasun handiko zilarrezko ezkontza
Kluba
Igualatorio Mediko Kirurgikoak 25 urte bete ditu erakunde zuri-gorriaren babesle ofizial gisa


Familia zurigorria 'Iribar, atezaina' dokumentalaren aurkezpenean elkartu da
Kluba
Txopori buruzko dokumentala, Oier Plazak zuzendua eta ETBk ekoitzia , BBK Aretoan estreinatu zen 400 pertsona baino gehiagoren aurrean


San Miguelek San Mamesen zure 'Bizitzako neurketa' jokatzera gonbidatzen zaitu
Kluba
Bizi ezazu zure taldearekin lehoi orok bizi nahiko lukeen esperientzia: Katedraleko berdegunean partida bat jokatu eta VIP eraztuneko neurketa ostekoaz gozatu


Balenziagaren agurra San Mamesen
Kluba
Zumarragako atzelariak taldekide zein zaletuen babesa jaso zuen


AC Campus Inside: bizi Lezaman aste betez
Kluba
Gozatu astebetez Lezaman eta bere egoitza berrian eta bihurtu zaitez Athletic Clubeko jokalari eguneko 24 orduetan


Club Athletic: esperientzia paregabea San Mamesen Elche CF taldearen aurka
Kluba
11 ume jokalariekin batera zelairatu ziren eta Skybox-etatik gozatu ahal izan zuten partidaz