undefined

Gizonezkoen lehen taldearen itzulera Lezamara

Gizonezkoen lehen taldearen itzulera Lezamara

29 jokalarik egingo dute bihar osasun-testa Lezamako instalazioetan, datorren asteko entrenamentuetarako itzulera balioztatzeko

Athleticeko gizonezkoen lehen taldeko jokalariak ostegun honetan itzuliko dira Lezamara, bakarkako entrenamenduak hasi aurreko mediku azterketa egiteko. LaLiga ados agertu da instalazioak irekitzeko ikuskapenaren ostean eta lehoiak zuri-gorrien instalazioetara itzuliko dira, martxoaren 13an Lezaman egindako azkeneko entrenamentuaren ostean.

29 izango dira osasuna bermatzeko probak egingo dituzten jokalariak: Simon, Herrerin, Ezkieta, Hodei Oleaga, Nuñez, Iñigo Martinez, Yeray, Lekue, Yuri Berchiche, De Marcos, Capa, Balenziaga, Vivian, San Jose, Beñat, Unai Lopez, Dani Garcia, Vesga, Raul Garcia, Sancet, Williams, Muniain, Cordoba, Larrazabal, Ibai, Aduriz, Kenan Kodro, Villalibre eta Guruzeta.