undefined

Partida Osorik: Athletic Club – Real Betis (LaLiga 2017-18)

Partida Osorik: Athletic Club – Real Betis (LaLiga 2017-18)

Gozatu gure YouTubeko kanalean San Mamesen orain dela bi urte jokatutako partida osoaz

Gaur, gure YouTubeko kanalean, 2017-18 denboraldira joko dugu, San Mamesera, Athletic Cluben eta Real Betisen arteko neurketaz gozatzeko, LaLiga Santanderreko 36. jardunaldian.

Atzo, maiatzak 5, bi urte bete ziren. Muniainek eta Adurizek azken ordu laurdenean sartutako golek hiru puntuak utzi zituzten Katedralean.

Hamaikakoak:

Athletic Club: 1. Arrizabalaga, 3. Saborit, 4. I. Martinez, 5. Yeray, 7. Beñat, 10. Muniain, 11. Williams, 12. Nuñez, 15. I. Lekue, 17. Mikel Rico eta 20. Aduriz.

Ordezkoak: 13. Iago Herrerin, 6. San Jose, 8. Iturraspe, 14. Susaeta, 16. X. Etxeita, 19. Sabin Merino eta 28. Cordoba.

Real Betis: 31. Pedro, 2. Junior, 3. Javi Garcia, 5. J. Amat, 6. Fabian, 9. T. Sanabria, 14. Durmisi, 15. Bartra, 16. Loren, 17. Joaquin eta 20. Tello Herrera.

Ordezkoak: 41. Dani Rebollo, 7. Sergio Leon, 8. Camarasa, 10. Boudebouz, 12. Campbell, 23. Mandi eta 24. Ruben Castro.