undefined

104 urte 1916ko Kopatik

104 urte 1916ko Kopatik

Athletic Clubek 4-0 irabazi zion Real Madril CF taldeari finalean

104 urte bete dira gaur Athleticek Real Madrilen aurka Bartzelonan Kopako finala irabazi zuenetik. 1916ko maiatzaren 7an, 16.00etan, hasi zen partida.

Domingo Gomez-Acedoren hasierako golari eta Felix Zubizarretaren hat-trickari esker, Athleticek hirugarren Kopako titulua jarraian irabazi zuen, 1914an FC España de Barcelona taldearen aurka (2-1) eta 1915ean RCD Espanyolen aurka (5-0) nagusitu ondoren. Hori dela eta, Kopa jabetzan lortu zuen gure klubak.

Athletic finalerako sailkatuta egon zen automatikoki, eta Real Madrilek FC Bartzelona gainditu behar izan zuen finalerako txartela lortzeko.

Argazkia: AC Museoa