undefined

Lezamako entrenamenduei berrekiteko azterketa medikoak

Lezamako entrenamenduei berrekiteko azterketa medikoak

Athletic Clubeko lehen taldeko jokalari eta teknikariek bakarkako lana hasi aurreko azterketa medikoak egin dituzte

Ostegun goizeko lehen ordutik, bakarka eta aurre-hitzorduarekin, Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeko jokalari eta teknikariek datorren astean bakarkako entrenamenduei ekiteko beharrezkoak diren test medikoak egin dituzte Lezaman. Lehen taldeaz gain, fase honetan Lezaman egongo diren langileek ere kontrolak egin dituzte.

Ondoren, jokalariei azterketa bat egin diete IMQ Colon zentro medikoan, klubeko aseguru etxe ofizialaren Bilboko egoitzetako batean.