undefined

99 urte 1921ko Kopatik

99 urte 1921ko Kopatik

Athletic Clubek Atleticoren aurka irabazi zuen San Mamesen jokatutako finala eta 9. garaikurra eskuratu zuen

99 urte bete dira gaur Athleticek Atleticoren aurka San Mamesen Kopako finala irabazi zuenetik. 1921ko maiatzaren 8an, 16.15ean hasi zen partida Katedralean, eta gure kluba 4-1 nagusitu zen.

Laka eta Gomez-Acedoren golek alferrikako bihurtu zuten Triana bisitariarena. 1921ekoarekin, Athleticek bere 9. Kopa eskuratu zuen.

Real Sporting final-laurdenetan kanporatu ostean, Athleticek 5-3 galdu zuen Sevilla FC taldearen aurka finalerdietako kanporaketan; hala ere, andaluziarrak deskalifikatu egin zituzten bidegabeko hamaikakoagatik. Finala San Mamesen jokatu zen, sekulako giroarekin, eta kolore zuri-gorria izan zen nagusi.

Argazkia: AC Museoa